IRRATIA

Dena Irailerako x 17 | Atzerriko hizkuntzak

Asteazken batek berezi izateko, ez du askoren beharrik betiere 'Dena Irailerako' saioa entzuteko aukerarik baldin bada. Gurera batu dira gaurkoan ere Iker Plazaola eta Eider Iruretagoiena kolaboratzaileak. Gonbidatuen tartean berriz, Miren Gojenola eta Mikel Laskurain izan ditugu.

Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin

Este navegador no soporta el elemento audio.


Astearen erdira iritsi gara oraingo honetan, eta poliki-poliki badoa abuztua bera ere aurrera. Oraingo honetan ere gosari paregabea prestatu dugulakoan gaude, eduki ezberdinei esker ikasteko eta solasean aritzeko tarte bikaina hartu baitugu. Atzerrira begira berriz, askotan jartzen gara gu, ingelesak esaterako mundu mailan duen eragina gero eta zabalagoa delako. Gure saioari izena aldatzeko proposamena luzatu genezakeen, 'Dena Irailerako' izan ordez, 'All From Iraila' izateko zehazki. Gure kulturari diogun errespetu eta harrotasunagatik ordea, ez dugu inolako aldaketarik egingo eta euskara hutsean jarraituko dugu zuen belarrietara iristen.

Ez dakigu ingelesez edo zein hizkuntzetan, baina gurera etorri zaigu Iker Plazaola abuztuaren 18 honetan bere kontuez eta zabalagoez hitz egitera. 'Txinetxita' atala zabaldu du oraingoan, hasierako kantua gero eta okerrago ateratzen bazaigu ere, umorez hartzen saiatu garelarik. Ideiatxoen tartean berriz, bakoitzak egunean zehar edota astebururako hausnarketa ugari utzi dizkigu kolaboratzaile gazteak.

Eider Iruretagoiena psikologo eta hezitzaileak berriz ez digu hutsik egin oraingoan ere. 'Izaki emozionalak' izenpean burutzen du bere tartea eta aste honetakoan, bikote erlazioen inguruan sakondu nahi izan dugu eguneko gaia, joan zen astean egindako aurrerapenaren ondotik. Badira atzerritik eratorritako zenbait hitz, alakako egoerei izena jartzen dietenak eta Euskal Herrian bertan ere, urrutira joan gabe gure psikologoaren kontsultan behin baino gehiagotan aipatzen direnak.

Saioa amaitu baino lehen berriz, bi gonbidatu ekarri nahi izan ditugu gurera eta bertatik bertara gainera. Miren Gojenola eta Mikel Laskurain aktoreen bisita paregabea izan dugu eta beraien ibilbideari errepaso bat emateaz gain, Tessarekin batera izandako zenbait oroitzapen gogora ekarri ditugu. Beraien lehen antzezlanera ere salto egin nahi izan dugu, atzera begira jartzea baino gauza ederragorik ez dagoelako. Egungo aktoreen egoera ez dugu albo batera utzi eta iganari ere labur-labur bada ere, erreparo egin diogu.