En directo
Bazenekin egunak 24 ordu baino gutxiago dituela? Hala da bai, ikerketa batek frogatu zuen unean bertan seguru guztion buruak ezta egin zuela. Guztiok nabaritzen dugu gaur egun denbora bizkorrago pasatzen dela duela urte batzuk baino, horren arrazoi da zientzialari batzuk diotenez munduaren errotazioa, bizkorragoa dela egun, urteak atzera egiten badugu baino. Txundigarria benetan ezta? Irratian bertan ere, ordulariak eta orduak agintzen digu guri eta 10:00etan hasi bezain laster, konturatzerako gainera iristen zaizkigu 12:00ak. Ez da seinale batere txarra egia esan, ondo pasatzen ari garenaren seinale dela baitiogu.
Umorez hartzen dugu goizeko gure lehen ordua, Iker Plazaola kolaboratzailearen laguntzaz irribarre bat ahoan dugula gosaltzen baitugu egunero. Astearte honetan ez dugu gutxiago egin, irribarre baten ordez, ahoaren alde batetik bestera bolaluma edo arkatz bat dugula jarri gaituen arren. Albiste ezberdin ugari kontatu nahi izan dizkigu oraingo honetan ere, mundu zabalean gertatzen denaren berri seriotasun eta profesionaltasun handiz ematen digulako Plazaolak. 'Ideiatxoak' tartean berriz, hausnarketarako parada egin dugu beste behin.
Asteko bigarren egunez, Nerea Arriolaren bisita ere jaso dugu. Umore bikainarekin jarraitu du berak ere, drama handi bati aurpegi onarekin nola begira diezaiokegun erakusten baitigu donostiarrak. Erosi duen etxe berria txukun jartzeko asmotan, zenbait lan ditu oraingo honetan aurretik eta horien inguruan solastu zaigu aste honetakoan. Horma bat txukun ipini ahal izateko, horrenbeste buruhauste izatearekin amesten ote zuen ordea Arriolak?
Saioa amaitu baino lehen berriz, gonbidatu bikain batekin itxi dugu tartea. Uxue Razkin editorearen bisita jaso dugu oraingo honetan eta bera gertuagotik ezagutzeaz gain, zereginak zeintzuk dituen eta orain arteko ibilbideaz gehiago hitz egin nahi izan dugu. Editore lanetan aritzeko ez dugu zalantzarik gaztea dela, baina profesionaltasun mailan zeresanik ez duen gonbidatua dugu Razkin. Emakume eta 29 urte izatearekin, zer ote diote zenbait idazlek berarekin harremanetan jarri behar dutenean?