En directo
Uda honetan, azken astelehenez egin dugu saioa gaurko honetan, baina beti bezain umoretsu eta indartsu. Elkar agurtzeko gero eta gutxiago geratzen zaigun honetan, ideia berriak hasi zaizkigu etortzen burura eta irratsaio izatetik, aldizkari izatera pasa beharko ginatekeela aipatu da behin eta berriz taldean. 'Euskore' izenpean kaleratuko genukeela pentsatu dugu eta bertan, tonu atseginean argitaratuko genituzke Euskal Herriko zenbait txutxu-mutxu. Ez dugu zalantza izpirik, erantzun ezin hobea izango lukeen proiektua izango litzatekeenik, baina alde batera utzi eta irratsaio izaten jarraitu nahi dugula erabaki dugu.
Umore faltarik ez dugu izan astelehen honetan Iker Plazaola Oñatiko txantxikuarekin. Bere atalaiatik egin baitu asteko lehen egun honetan bat gurekin, albiste ezberdinez gain, 'Ideiatxoak' bere atalean ere hausnartzeko zenbait gai utzi dizkigularik. Hausnarketak egiten hasita ordea; astelehena dela esango zenukete Plazaola gure jaunaren asteko egunik onena? Guk ezetz esango genuke, azken astera iritsi garen honetan albisteak errepikatzen ere hasia zaigulako jada. Karibe aldean oparitu beharko dizkiogu oporrak gajoari!
Oporraldiaren ondoren gurera itzuli dena, Nerea Balda kolaboratzailea izan da. Literatura kontuetan proposamen berriak jarri dizkigu mahai gainean, irakurri dituen beste zenbait lanen berri emateaz gain, aurrera begira dituen asmoen inguruko xehetasun gehiago ere zehaztu dizkigulako. Gonbidatuen tarteari dagokionez berriz, arkitekturari eskaini diogu gaurkoan txanda. Jon Aguirre gazteak egin du bat gurekin eta beraien proiektua gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu, nahiz eta ez ditugun alde batera utzi zenbait lanen inguruan dituen bere argudioak.