Dena Irailerako x 10 | Aldapan gora
Teknologiak bere onura ugari ekarri ditu gure mundura, baina zer egin agintea honek hartzen duenean? Hitz egiteko asko ekarri digu beste behin Iker Plazaola kolaboratzaileak, Olatz Beobidek ez du gutxiago egin eta gonbidatuen tartean Izaskun Arandia ekoizleak egin digu bisita.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Saioaren hasieran aipatu moduan, kafea hartuta etorri gara gaurko saioa burutu ahal izateko. Hori ordea, nahikoa ote den galdetu nahi izan diogu behin amaitu eta mikrofonoa itzali ditugunean gure buruari. Mundu osoan hobekuntza ugari ekarri izan ditu teknologiak, beste zenbaitetan ordea kalteak ere bai agian. Gure saioaren agintea hartzeraino iritsi da gaurko honetan eta ez da batere erraza izan horri buelta ematea, saiatu eta aurre egin ahal izateko moduak bilatu ditugun arte. Hori horrela izan edo ez, txukun-txukun prestatuta izan dugu guztia hasieratik eta ikasteko asko izan dugu beste behin ere bi orduko gure magazinean.
Oñatiko Atalaiatik gurekin egin du bat Iker Plazaola kolaboratzaileak. Jimana jantzita izango zuenaren susmoak genituen eta bete-betean asmatu dugu gainera, bainu-bata batekin dotore baino dotoreago egin du gurekin konexioa. Astelehenak ekarri nahi izan digun trazan, albiste ezberdinak kontatu nahi izan dizkigu gure txantxikuak eta 'Ideiatxoak' bere atalean, buruari buelta bat baino gehiago eman ahal izateko ideiak utzi dizkigu.
Artearen Lamia ugari ekarri ditu beste behin ere Olatz Beobide kolaboratzaileak. Joan zen astean gurekin izan ez bagenuen ere, oraingoan ondo prestatuta ekarri dizkigu mahai gainean jarri dizkigun kontuak. Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola, Iraia Elias eta Aizpea Goenaga izan ditu hizketagai eta aipaturikoetako batzuen hitzak entzuteko aukeran ere izan gara.
Amaitu baino lehen eta Ioar Aizpuruaren agenda tartearen aurretik, Izaskun Arandia ekoizlearen bisita ederra jaso dugu. Filmografia zabala du eta horietako askok ibilbide esanguratsua burutzeko aukera ere izan dutela esan beharrean gaude. Gidoigile eta zuzendari modura ere burutu izan ditu beste zenbait lan: Non Dago Mikel?, Ni naiz naizena... askoren inguruan hitz egiteko tartea hartu dugu.