Astean zeharreko gertakariak kantu ezberdinen bitartez transmitituz
Ostegunero gurekin bat egiten dute Urko Rodriguezek eta Kimok, oraingo honetan gutxiago izan ez direlarik. Azken egunetako gertakariak, kantu ezberdinen bitartez ematen dizkigute ezagutzera eta unkitzeraino iritsi garela ere onartu beharrean gaude.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Gurera batuko dira uda honetan astero-astero Urko Rodiguez eta Kimo musika entzunarazi ahal izateko. Onartu beharrean gaude kantuak entzun ahal izateko aitzakia askoren beharrik ez dugula, baina beraiek, berezitasun bati helduta dakarzkigute denboraldi honetan kantu ezberdinak. Astean zehar bildutako albisteen inguruan osatzen dute beraiek kantu-zerrenda eta oraingo honetan, joan zen astekoaren ondotik ez dira gutxiago izan. Hunkitzeraino iritsi garela onartu beharrean gaude kanturen bat edo besterekin ere, malko ugarik alde egin baitigute gure sentimenduak erakutsiz.
Donostiako poliklinika izan dute hizpide hasteko eta behin albisteen artean, baita Abiadura Handiko Trenaren lanak edota Guggenheim museoko garbitzaileen greba ere. Gauzak horrela, Bilboko 'Zazkel' banda entzuteko aukera bikainean izan gara eta "Titaniozko Sudurrak" lanari egin diogu tartea. Klima aldaketa egun asko aipatzen den gaietako bat izanik, Groenlandiako urtze masiboa aipatu gabe ez dute geratu nahi izan gure kolaboratzaileek. Bero uholdearen arabera 10ºC gehiago igo da tenperatura aurtengo udan bertan, gutxi gora behera ñ.000 miloi tona ur sortzen dela esan genezake egun bakar batean. Horren harira beraz, 'Mano Negra'ren "Machine Gun" entzunarazi digute.
Azkenaldian oso aipatuak diren olinpiar jokoen inguruan berriz Raven Saunders atleta izan dute hizpide. Pisu jaurtiketan zilarra eskuratzeko aukera izan du berak, baina gaurkoan bera aipatzeko aitzakia, podiumean eskuekin eginiko keinua izan da. Jatorri ezberdineko jendea, LGBT kolektiboko jendea, komunitatea, zein osasun mentaleko arazoak dituzten pertsona guztiak nahi izan zituen gogoan.
Hunkitu gaituen lana ordea, Euskal Herritik bertatik iritsi zaigu. 2017ko uztailakren 31n zendu zen Kepa del Hoyo presoa Badajozeko espetxean zela. Bere seme Peruk, ez zuen aita espetxetik kanpo ezagutzeko aukerarik izan eta modu honetara, ezagutzera eman duen "Aupa aita" lanarekin omenaldi bat eskaini nahi izan dio.