IRRATIA

‘Pride of the monster’-en urteko diskorik gogokoenen zerrenda Izkander Fernandezen eskutik

Lemoako musika kritikoak webgune horretan idazten ditu musikari buruz egiten dituen gogoetak. Urtea bukatzearekin batera, urteko 65 disko gogokoenen zerrenda osatu du. Top 3-a MusikHaria saioan kontatu digu primizian.

Phoebe Bridgersen diskoa izan da Izkander Fernandezen ustez 2020ko onena.

Este navegador no soporta el elemento audio.


Lan eskerga egin du Izkander Fernandezek urte guztian entzun dituen diskoen zerrenda osatzeko. Izan ere, berak askotan esaten digun bezala, kantitatea jartzen du kalitatearen aurretik, eta, ondorioz, pila bat disko entzuten ditu urtero-urtero.

Horien artean 65 hautatu eta gogokoenen zerrenda bat osatu du Fernandezek. Euskal taldeak zein atzerrikoak, guztiak zerrenda bateratuan. Guztien inguruan lerro batzuk idatzi eta irudi batekin ilustratu ditu. Hemen ikusi dezakezue zerrenda osorik. Gurean, ordea, hiru disko gogokoenak aurkeztu ditu kantu banarekin eta horrela geratu da top 3 zerrenda:

1. Phoebe Bridgers - Punisher

2. Viva Belgrado - Bellavista

3. Fontaines DC - A hero's dead