Zuzenean

Gitarrak maite dituela esan zigun Izkander Fernandezek bere lehen bisitan, baina ez zituen gitarra indartsuko kantuak ekarri orduan. Aste honetan, ordea, bestelakoa da guztiz kontua. Doinu indartsuak eta mardulak ekarri ditu Lemoako musika kritikoak: Lepora, Ezpalak eta Fontaines DC taldeen kantu berrienak.


