IRRATIA

Izkander Fernandez: «Ez naiz remixen zalea, baina 'Groove Armada'-k irabazi nau»

Perry Farrell artistaren atmosferan aritu gara aste honetan Izkander Fernandez musika kritikoarekin. Artista honen ibilbideari errepasoa eman diogu baina, bide batez, 'Groove Armada' taldeak ere protagonismoa izan du.

Perry Farrell izan da aste honetarako Izkander Fernandezek hautatu duen artista.

Este navegador no soporta el elemento audio.


MusikHaria saioan, ostegunero, Izkander Fernandezi zabaltzen diogu atea. Beti zerbait ikasten dugu eta aste honetan Perry Farrell nor zen eta haren musika ibilbideari lotutako kontuak ekarri dizkigu.

Farrellen aitzakian, ordea, 'Groove Armada' taldea ekarri du Fernandezek eta protagonismo dezente izan du aste honetako tartean. Groove Armadak egindako remix baten harira, gainera, aitortu digu ez dela berez halakoen zalea, baina kasu honetan «irabazi» egin dutela eta bere fonotekan tokirik baduela. «Gainera, onartu beharra daukat kantu originala baino gehiago atsegin dudala remix hau», kontatu digu Fernandezek.

Hauek dira Izkander Fernandezek ekarritako hiru kantuak:

– Groove Armada - My Friend

– Perry Farrell - Shekina (Grove Armada Terrace 2000 remix)

– Jane's addiction - Stop