Eneko Sagardoy «Bizitza zinema baino askoz inportanteagoa da»
Este navegador no soporta el elemento audio.
Bigarren Kafea
Eneko Sagardoy (Durango, 1994) lanpetuta ibili da Zinemaldiaren 68. edizio honetan, bertan aurkeztu diren hainbat proiektutan parte hartu baitu. Hala ere, Bigarren Kafera etortzeko tartea aurkitu du bikien arteko konexioaz, bere ogibidearen gorabeherez eta nola ez, 'Hil Kanpaiak' filmeaz hitz egiteko.
Miren Gorrotxategi azpeitiarraren 33 ezkil eleberriaren zinemarako egokitzapena da 'Hil Kanpainak'. Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertzen dira. Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina eratzainak iristean, hezurrik ez dago. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira.