Zuzenean

Bigarren Kafea

Joserra Senperena «Denbora gutxiago eskeintzen diot musika interpretatzeari eta konposatzeari gehiago»

Audio_placeholder

Joserra Senperena «Denbora gutxiago eskeintzen diot musika interpretatzeari eta konposatzeari gehiago»

Loading player...
Joserre Senperenak bere azken diskoa aurkeztu du, pianoa lagun. (Jon URBE I FOKU)
Joserre Senperenak bere azken diskoa aurkeztu du, pianoa lagun. (Jon URBE I FOKU)

50 urte bete zituenean Joserra Senperenak erabaki zuen bazela garaia aldaketa bat emateko, «musikarako beste harreman bat izan nahi nuen» esan digu Bigarren Kafea Saioan. Urte askotan aritu da musika interpretatzen, baina orain denbora gehiago aritzen da musika konposatzen. Eta oso gustoko du, konposatzeak ez duelako mugarik. Donostiako Zinemaldian aurkeztu den 'Caminho Longe' dokumentaleko soinu banda egin du Senperenak. 

Donostiarra da bera, Loiolakoa. Piano klasikoan eta jazz giroan osatu zuen bere formakuntza, baina ez da hori izan aitzakia bat bere ibilbidea mugatzeko. 21 japonesas, La buena vida, Bide Ertzean, Duncan Dhu edo Fito y los Fitipaldi... urte asko eman ditu pianoarekin, kontzertu asko eman eta  giro ezberdinak ezagutu ditu. Gerora bakarkako ibilbidea hasi zen jorratzen, eta denborarekin, interpretatzetik konposatzera pasa da Joserra Senperena.

2005ean egin zuen bere lehen soinu banda: 'Pailazokeriak'. Geroztik «zinema gehiago ikusten dut, eta batez ere, gertatzen zaidana da zinema aretoetan musika oso ondo entzuten dela, estudioetan baina hobeto» baina ez hori bakarrik, «inportanteena da zinemarako egindako musikan ez dagoela mugarik. Konpositoreak egiten du pelikulak eskatzen duena eta ez dago estiloen arteko mugarik eta hori oso gustoko dut». 

 

 

 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa