Zuzenean 21:00h - 23:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

23:00h - 00:00h

Global Musik

Antonio Iriarte

00:00h - 02:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

Bigarren Kafea

Jon Maya «Zinemaldiko galak zuzentzea apasionantea izan da»

Jon Maya dantzaria pasa da gaur 'Bigarren Kafea' saiotik nahiz eta aitortu digun dela 8 urte hartu zuela azken kafea, infusio zalea da errenteriarra. Zinemaldi honetan maiz aditu dugu bere izena, bere sinadura daramate edizio honetako 4 galek eta 'Bizimina' dokumentala aurkeztu du. 

Audio_placeholder

Jon Maya «Zinemaldiko galak zuzentzea apasionantea izan da»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Jon Maya
Jon Maya

Jon Maya dantzariaren bisita jaso dugu 'Bigarren Kafea' saioan. Buru belarri aritu da Zinemaldi honetan. Harkaitz Cano idazlearekin batera edizio honetako lau galak zuzentzeko ardura hartu du. «Gu garena islatzen saiatu gara galetan» azaldu digu dantzariak. 4 galen diseinua gutxi ez, eta   Euskal Zinemaren Galan aurkeztu du 'Bizimina' dokumentala.  

'Bizimina'-k zinema dokumentala dantzarekin hibridatzen du. Pieza independente batzuen bidez, kontakizun bat osatzen da, eta bertan topatzen dute elkar gaur egun hainbeste kostatzen zaizkigun emozioek: distantzia, besteen falta sumatzea, grina, komunitate-sentimendua, ezintasuna, isolamendua, nahasmena, itxaropena. Koreografiak hobeki sentiarazteko eta lagun egiteko balio duen kontakizun bat taxutzen du.

Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinak zuzendu dute dokumentala Jon Maya Kukai dantza taldeko zuzendariarekin batera. 

 

Jaurlaritza Logoa