En directo

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Fase berri batean sartu da Bele proiektua ‘Basamortuan’ kantu berriarekin

Lide Hernandoren bakarkako proiektua da Bele eta ‘Herrari’ diskoaren ostean, fase berri batean sartuta da musikari donostiarra. Disko berria etorriko dela iragarri digu eta uda ostean gauza gehiagoren berri emango duela ere bai. Basamortua oasi bihurtu da, beraz.

Audio_placeholder

Fase berri batean sartu da Bele proiektua ‘Basamortuan’ kantu berriarekin

Loading player...
Iluntasuna eta neoizko argiak uztartu ditu Belek ‘Basamortuan’ kantua aurkezteko.
Iluntasuna eta neoizko argiak uztartu ditu Belek ‘Basamortuan’ kantua aurkezteko. (Unai ALBA / Iratxe ETXEANDIA)

Oholtza gainean gitarra soinean hartuta mundua batetik bestera zeharkatuz ari da azken urtean Lide Hernando musikari donostiarra. Bele proiektua martxan jarri zuela denbora bat pasa den honetan, proiektuaren norabide berria aurkeztu zigun MusikHaria saioan.

‘Basamortuan’ deitzen da sorkuntza berriena, berriz ere Iñigo Etxarri eta biek IN Estudioan landu duten kantua. Musikan dena ez da urre eta horren inguruan hitz egiten du nolabait ere abestiak. Soinuz eboluzio bat erakutsi digu abesti berriarekin eta udazkenaren bueltan gauza gehiago etorriko direla ere aurreratu digu Belek. 

Abestia bere horretan kaleratu du, baina haren inguruko kontu ugari aipatu zizkigun MusikHaria saioan egin genuen hizketaldi laburrean. Entzun eta prestatu datorrenerako.

Jaurlaritza Logoa