En directo

NAIZ Irratia

‘Gaixoa ni’ abestu atarian izan da Iruñeko Udaletxe Plazan udako Kosta ala kosta saioa

Miura zezenen atzetik Santo Domingoko aldapan gora igo dira Ion Garate eta Iker Gurrutxaga irratiko trasteak hartu eta Mercaderes kaleko bihurguneraino. Hantxe izan dira bi orduz iruindarrekin hizketan.

Audio_placeholder

‘Gaixoa ni’ abestu atarian izan da Iruñeko Udaletxe Plazan udako Kosta ala kosta saioa

Loading player...
Saioa Lizarraga hunkitzera iritsi da ‘Gaixoa ni’ abesteko unea aipatu diogunean.
Saioa Lizarraga hunkitzera iritsi da ‘Gaixoa ni’ abesteko unea aipatu diogunean. (NAIZ Irratia)

Gauerdian bukatuko dira Sanferminak Iruñean eta atarikoan izan dira Kosta ala kosta saioko kideak bertako giroaz gozatzen. Entzierroaren atzetik igo eta hainbat protagonista izan dituzte NAIZ Irratiko mikrofono aurrean.

Jagoba Manterola FOKUko argazkilariak aurten izan dituen hainbat bizipen kontatu dizkigu ‘momentiko’ horietako batean. Ustekabeko elkarrizketa, baina eskertzekoa. Konexio arazoak tarteko, Aratz Arregi entzierro lasterkariaren testigantza jaso bai, baina emisioan sartu gabe geratu zaie. Hala ere, Ion Garatek adi entzun eta kontatu ditu Arregiren bizipenak.

Ezpeleta Jauregirainoko bidea Julen Leuzarekin egin dugu. Leuza Mutiko Alaiak peñako kide izateaz gainera, Peñen Federazioko abestiaren sortzaileetako bat ere bada, Goxua'N Salsa taldeko kide baita. Dena dela, Erraldoi eta Kilikien konpartsako gaita-jotzaile delako egin dugu harekin ibilbidea, azken eguna berezia izaten baita.

Gaizka Aranguren Labrit ekoiztetxeko kidearekin ere aritu gara hitz aspertuan. Aranguren Galizian harrapatu dugu, Iruñeko karriketatik urrun, baina aurten ere ekarpena egin du ‘Sanfermines… ¿sin toros?’ izeneko ikus-entzunekoan partaide izan baita. Haren inguruan mintzatu gara.

Bukatzeko, Saioa Lizarraga La Unica peñako kidearekin ere elkartu gara. Lizarragak gaurko egunak sortzen dizkion emozioak kontatu dizkigu, baita Peñen Federazioko abestian parte hartzeak berarentzat izan duen esanahia ere. Zinez taldeko abeslaria da eta udazkenerako disko berria dakartela ere aurreratu digu.

Hori izan da uztailaren 14ko Kosta ala kosta saioak eman duena.

Jaurlaritza Logoa