En directo

Peli Lekuona-Aritz Santamaria

«Hirugarren Sektore Sozialak gizartearen ongizatea lortu nahi du»

EAEko Hirugarren Sektore Sozialaren lanak BPGren %2,4a suposatzen du. Hirugarren sektore soziala horrek eredu komunitarioa eta identitate kolektiboa sendotzeko helburua du. Gehiago jakiteko Olarizu Ruiz de Escudero, Eusko Jaurlaritzako Hirugarren Sektore Soziala teknikaria NAIZ irratian egon da.

Olarizu Ruiz de Escudero NAIZ irratiko estudioan
Olarizu Ruiz de Escudero NAIZ irratiko estudioan (NAIZ IRRATIA)

Ekonomian hizpide dugun hirugarren sektoretik urrun, hirugarren sektore soziala eta horren helburuak hurbildu dizkigu NAIZ irratira Olarizu Ruiz de Escuderok,  Eusko Jaurlaritzako Hirugarren Sektore Soziala eta Gizarte Ekintza Sustatzeko teknikariak. Ekonomiaren hirugarren sektorearekin desberdintasunak aipatu ditu teknikariak: «Bazterkeria egoeratan dauden pertsona, familia eta kolektiboekin lan egiten dugu». Hirugarren sektore sozialak gizartearen «ongizatea» lortu nahi duela gehitu du.

Eredu komunitarioan eta identitate kolektiboa sendotzea dute helburu, eta Ruiz de Escuderok aipatu duenez, azken urteotan sektoreak hazkunde «oso handia eta agerikoa» izan du. Igoera horren zergatiak aztertu dituzte, eta gakoa «elkarteen espezializazioan» dagoela azpimarratu du.

Administrazioaren eta boluntarioen arteko harremana eta elkarlana ezinbestekoa dela onartu du ere, administrazioak mugak dituela jakitun: «Administrazioa ezin da leku guztietara iritsi, guztion laguntza behar dugu». 12 erronka jarri dituzte etorkizunerako mahai gainean, batik bat, sektorearen eredu komunitarioa eta identitate kolektiboa finkatzea edo ongizateari egindako ekarpena agerian jartzea eta aitortza egitea.

Jaurlaritza Logoa