En directo

Martxoaren 8aren biharamuna eta Adi eta Ariren aurkezpena, NAIZ Irratiko Haria 1n (zuzenean)

Informazioaren Haria 1, NAIZ Irratia. ZUZENEAN.

NAIZ Irratiaren Informazioren Hariaren lehen edizioan (6.00-10.00) martxoaren 8aren biharamuna izango dute ardatz. Larunbateko manifestazio jendetsuen ostekoez gain, Ane Fadrique epailea izango da NAIZ Irratian, emakume epaileen nazioarteko egunean. Analisi mahaian Patxi Zabaleta eta Begoña Errazti izango dira eta eguneko elkarrizketa nagusian Oihana Etxebarrieta EH Bilduko Feminismo idazkaria izango da gonbidatu nagusia. 

Adi eta ari, euskara hobetzeko

Saioaren bigarren zatian Adi eta Ari podcast berria aurkezteko tartea izango da. Donostiako Legazpi 6 euskaltegiko ikasleak izango dira NAIZ Irratiaren estudioetan euskara hobetzeko podcastaren aurkezpena lehen eskutik bizitzeko. 

Jaurlaritza Logoa