En directo

Bigarren Kafea

Emakume bat Kleopatraren bila

Kathleen Martinez arkeologo dominikarrak urteak daramatza Kleopatraren hilobiaren bila. Azken bi urtetan bere taldeak egindako ikerketan arabera, ur azpian egon daiteke. 

Audio_placeholder

Emakume bat Kleopatraren bila

Loading player...
Kathleen Martinez arkeologo dominikarra Kleopatraren bila dabil.
Kathleen Martinez arkeologo dominikarra Kleopatraren bila dabil. (@drkathmartinez)

Kondairak dio, Kleopatrak, Egiptoko faraoi ospetsuak, esan zuela: «nere hilobia ez du gizon batek topatuko». Horrelako zerbait. Zaila da ziurtasunez jakitea duela 2000 urte baino gehiago esandako zerbait egia den ala ez. Hala ere, profezia betetzear da, bere hilobia ez baitu gizon batek topatuko; emakume batek baizik. 

Miliaka urte, milaka kilometro, eta bi emakume parez pare: Kathleen Martinez eta Kleopatra. Kathleen Martinezek 2005etik darama faraoiaren hilobiaren bila. Dominikar Errepublikan jaioa eta hazia, bere familiaren liburutegia Karibeko liburu bilduma pribaturik handiena zela esaten dute. Beraz, bai, errazagoa da horrela historian interesa adieraztea. Zuzenbide Fakultatean 19 urterekin graduatu zen, eta azkenean bere enpresa juridikoa eraiki zuen. Geroago, finantzetako masterra atera zuen, eta ondoren arkeologiakoa. Ordutik, obsesio bat du; Kleopatra. 

Bere hilobiaren desagerpena Arkeologiaren misterio handienetako bat da. Batzuentzat, Alexandrian lurperatu zuten, han jaio eta han gobernatu baitzuen. Hala ere, beste batzuek iradokitzen dute bere hilobia aipatutako lekutik 50 kilometro ingurura egon daitekeela, Taposiris Magnako tenplu zaharrean, Niloren deltan. 

 

Santo Domingoko Unibertsitateak Alexandriako mendebaldean dagoen Taposiris Magna hiri zaharrean Osirisi eta Isisi eskainitako tenplu baten azpian egindako indusketa arkeologikoen azken kanpainan, Kathleen Martinezek zuzendutako pasabide bat aurkitu du, hamahiru bat metroko sakoneran. 

Hala eta guztiz ere, indusketetan zehar, Martinezen taldeak jakin du tunelaren zati bat Mediterraneoko uretan murgilduta dagoela eta taldea lanean ari da zati horiek argitara ateratzeko. 

Entzun istorio bitxi hau Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa