En directo

Bigarren Kafea

Poliziak 150 kilo kokaina galdu zituenekoa

1988ko maiatzaren 7an, gaurko egunez, Espainiako Poliziak Irunen atzemandako 150 kilo kokaina desagerrarazi zituen. Negu Gorriak taldeak abesti bat egin zuen gertakari horretan oinarrituta, eta salaketa jaso zuten. Garai hartako testuingurua aztertu dugu, drogaren desagerpena ulertzeko. 

Audio_placeholder

Poliziak 150 kilo kokaina galdu zituenekoa

Loading player...
1988an Espainiako Poliziak 150 kilo kokaina desagerrarazi zituen.
1988an Espainiako Poliziak 150 kilo kokaina desagerrarazi zituen.

1988ko maiatzaren 7a da eta arratsaldeko 17:30ak dira. Donostiako Polizia Judizialeko Estupefazienteen Taldeko bi ikuskatzaile polizia-etxean agertzen dira kartoizko lau kaxa uzteko, 47 kilogramo inguruko pisu gordinarekin. Lau kaxak Peugeot markako furgoneta zuri baten barruan aurkitu dituzte, Irungo Pelo Vishente kalearen inguruan.

Ordu batzuk geroago, 20:30ean, aipatutako taldeko agenteak bulegora itzultzen dira. Kartoizko beste 55 kaxa dituzte, kale bereko biltegi batean topatutakoak. Kaxa horiek biltegi hartan bertan pisatu dituzte eta 943 kilo omen dituzte, Begizko Ikuskapen Akta deitutako txostenaren arabaera. 

59 kutxen baturak, beraz, "1.000 kilo inguruko" pisua dute. Edo hori esan zuen behintzat, Jose Ramon Goñi Tirapu orduko Gipuzkoako gobernadore zibilak hurrengo egunean egindako prentsaurrekoan. 48 ordu geroago, ordea, zenbaki hori aldatu egin zen. Maiatzaren 10ean, goizean, konfiskatutako droga ofizialki pisatzean 831 kilogramo kokaina izan zen emaitza. Hau da, lehen egunean erregistratutakoak baino 159 kilo gutxiago. Orduan? Non geratu zen droga kopuri hori? Zer egin zen droga horrekin? 

1980ko hamarkadako testuingurua aztertu dugu, 'Informe Navajas' txosteneko pasarteak irakurri ditugu eta desagerpenaren hainbat hipotesi aipatu ditugu Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa