En directo

Bigarren Kafea

Hezur-haragizko amaordeak, ipuinetatik oso urrun

Ipuin eta pelikulek urte luzez erakutsi digute amaordeak gaiztoak direla, eta horrek kontsiderazio negatiboa duen imajinario kolektibo bat sortu du. Somosmadrastrak webguneak hori aldatu nahi du. 

Audio_placeholder

Hezur-haragizko amaordeak, ipuinetatik oso urrun

Loading player...
Amaordearen definizioa aldatzen ari den komunitatea.
Amaordearen definizioa aldatzen ari den komunitatea. (Bigarren Kafea)

Errauskineren istorioan, amaordeak jasanezin bilakatzen du errauskine gaztearen egunerokotasuna. Ez du bere bi alaba biologikoak bezain ondo zaintzen, etxeko-lanak egitera behartzen du, eta trapu zaharrak ematen dizkio janzteko. The Parent Trap, edo 'Tu a Londres y Yo a California' pelikulan, Meredith Blake neska gazteak Lindsay Lohanen aitarekin ezkondu, eta alaba barnetegi batera bidali nahi du bizitzera. Hillary Duffen 'A Cinderella Story¡ filmean, Fiona Montgomery Hilarryren aitarekin ezkontzen da, eta hau hiltzen denean, bere jatetxea guztiz izorratzen du, aitaren oroitzapenak suntsituz. 

Bai, Hollywoodek zerbait erakutsi badigu, amaordeak gaiztoak direla da. Zalantzarik gabe amaorde hitzak imajinario kolektiboan kontsiderazio negatibora garamatza. Baina nolakoak dira hezur-haragizko amaordeak?

Priscilla dos Santos Bera Berako eskubalio jokalari ohia amaorde bilakatu zen Donostian bere senarrarekin maitemindu zenean. Ez zen espero bezain erraza izan, eta Interneten topatu zuen babesa. Horregatik, @somos.madrastras.es sortu zuen. Sare zoragarria osatu zuten eta konturatu zen denek izan zituztela bizipen antzekoak, beldur berberak, segurtasun falta berberak, hurbiltzen ziren amaorde guztiek tarteka barne infernu bera bizi izan zutela.

Jaurlaritza Logoa