En directo

NAIZ Irratia

Angel Berruetaren memoria, turismoa Donostian eta EAEko sektore publikoa analisira

Audio_placeholder

Angel Berruetaren memoria, turismoa Donostian eta EAEko sektore publikoa analisira

Loading player...
Urtero bezala Angel Berrueta oroituko dute iruindarrek.
Urtero bezala Angel Berrueta oroituko dute iruindarrek. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Madrilgo martxoaren 11ko atentatuetatik 20 urtera, Euskal Herriak ez du Angel Berrueta iruindarraren kasua ahazten; atentatua ETAri egozten zion kartel bat jartzera behartu nahi zuen polizia batek Berrueta, honek Donibane auzoan zuen okindegian. Berruetak uko egin ostean, polizia semearekin bueltatu eta azken honek okina erail zuen. Berruetaren sendiak oraindik ere, justizia, errekonozimendu eta erreparazio eske jarraitzen du.

Efemeride horri tiraka abiatu da asteazken honetako (martxoak 13) analisi mahaia Informazioaren Harian, Iratxe Delgado LABeko ekintza sozialeko kide eta Xabi Murua ekintzailearekin. Julen Bollain ekonomialaria batu zaie analisiaren bigarren zatian kutsu sozioekonomikoko gaiei tiraka, Euskal Herrian gailentzen ari den turismo eredua, baita EAEko sektore publikoaren egoera, grebaren biharamunean.

Jaurlaritza Logoa