En directo

'Ez dago garaipenik inboluziorik gabe'

Hodei Iriarte Kaperotxipik Lara Zapirainekin batera pieza berri bat estreinatuko du dantzaren nazioarteko egunaren baitan Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, apirilaren 28an.

Audio_placeholder

'Ez dago garaipenik inboluziorik gabe'

Loading player...
Hodei Iriarte kaperotxipi, NAIZ Irratiko estudioetan
Hodei Iriarte kaperotxipi, NAIZ Irratiko estudioetan (NAIZ Irratia)

Pieza oso kontzeptuala dakar Hodei Iriarte Kaperotxipik Lara Zapirain lagunarekin igande honetan Donostiako Victoria eugenia antzokian aurkeztuko duena. Lanketa asko egon dira atzetik, baina publikoak ez du zertan hori guztia jaso, dantzaren bitartez emozioak iristarazten saiatuko dira Iriarte eta Zapiran, ez ezagutza.

15 urte atazerrian eman ostean, europako ballet konpainia ezberdinetan puntako dantzari lanetan, etxerako bidea hartu du zarauztarrak. Eta etxerako bidearekin batera, dantza bizitzeko beste bide bat hasi ere bai. Lesio ezberdinen eraginez, astean 6 egun zortzi orduz dantan aritzea posible ez duen arren, dantzari izateko beste molde bat topatu du Iriartek. Bere bide propioa egiten ari da, proposamen erabat pertsonaletan oinarrituta (musika ere berak konposatzen du).

Horren erakusle izango da igande honetan erakutsiko duena ere. Etxerako itzulera etxerkoei begira sortu du 'Ez dago garaipenik inboluziorik gabe' pieza. Lara zapirain lagunarekin eta lagunarentzat sortutako lana da. Gorputz ez normatibo bat (Lararena) eta dantzariarena biak aurkeztuko dira oholtza gainean, gorputz, neurri eta estereotipoak ahaztu eta esentziaren indarra azpimarratu nahian.

Lan berri honetaz, dantzariaren bizitzaz eta dantza ulertu eta bizitzako moduez solastu gara Hodei Iriarete Kaperotxipirekin Paraleloan.

Jaurlaritza Logoa