En directo

Aimar Erkiaga

Zine gomendioak: Ferrariren lehia, nerabezaroko gora beherak eta mafia japoniarra

Aste honetako zine gomendioek ez dute hutsik egin Bideokluba saioan. Enzo Ferrari enpresa gizonaren biopica, Maria Zanetti zuzendariaren opera prima interesgarria eta plataformentan ikusteko 'Better Days' eta 'Tokyo Vice'.

Audio_placeholder

Zine gomendioak: Ferrariren lehia, nerabezaroko gora beherak eta mafia japoniarra

Loading player...
FERRARI filmeko fotograma bat
FERRARI filmeko fotograma bat (Diamon Films )

FERRARI, Michael Mann

Veneziako Zinemaldian estreinatu zen 'Ferrari',  Adam Driver eta Penelope Cruz ditu protagonistak. Auto lasterketen munduan murgilduko gaitu film honek. Enzo Ferrariren biopicaren aurreran gaude. 


50. hamarka amaieran kokatuta, filmak Enzo Ferrariren bizitza kontatuko ditu. Auto lasterketen mundutik erretiratuta, bere auto enpresa zulo beltzean nola sartuko den ikusiko dugu. Horri ere gehitu beharko zaio bikotearekin duen krisia. Penelope Cruzen egiten du emaztearen papera, eta kritika oso onak jaso ditu. Horretaz gain, kritikak nabarmendu du lasterketa eszenak oso ikusgarriak direla baina momentu melodramatikoek kale egiten dutela.

AEBetako  akziozko blockbusterrean maisua den Michael Mannek zuzentzen du ‘Ferrari’. iBereak dira Al Pacinok eta Robert de Nirok polizia eta lapur lanak egiten dituzten ‘Heat’, edo Daniel Day-Lewisek protagonizatzen duen ‘Azken mohikanoa’.

ALEMANIA, Maria Zanetti

Irakasgai bat gainditu ez duen 16 urteko neska gaztea da filmeko protagonista. Arazo akademiko hau ikusita, ikastetxeak  Alemaniara joateko aukera emango dio ikasle-truke moduan. Berak baietz esan arren, familian arazo batekin egingo du topo.



‘Coming of age’  azpi generokoa da film hau. Kritikaren esanetan nerabezaroan sortzen diren arazoak modu gizatiarrean erakusten ditu Maria Zanettiren opera primak.

PLATAFORMETAN ZER?

Better Days, Filmin

‘Gaokao’ izeneko azterketa egin beharko duen neskato bat da pelikulako protagonsita. Unibertsitatean sartu ahal izateko egin beharko azkterketa da hori. Ikasleen artean ematen den lehiakortasun eta presionaren ondorioz, protagonistaren lagun batek  bere buruaz beste egingo du, eta beste batek, bullynga pairatuko du.



Baina beno, jarrai dezagun BETTER DAYS honi buruz hitz egiten. Pelikula 2019an estreinatu, mundu mailako hainbat zinemalditan proiektatu zen. OSCAR sarietan ere izendatua egon zen. 


Tokyo Vice, HBO

Michael Mann zine zuzendariarekin hasi ditugu proposamenak eta berarekin bukatuko dugu. 'Tokyo Vice' telesaila badator HBO plataformara.

'Miami Vice' telesailaren antzera, noir edo detektibe generoak uztartzen dituen telesail bat da. Izenak esan bezala, Japoniako hiriburuan, Tokyon, gertatzen da istorioa. Komunikabide batentzat lan egiten duen gizon gazte bat da protagonista, eta detektibe beterano baten laguntzarekin, japoniar mafia  munduan murgilduko dira. Zortzi kapitulu dira eta, gaurtik aurrera, astero kapitulu bat kaleratuko da.


Jaurlaritza Logoa