En directo

Bigarren Kafea

«Gaur egungo musikalek asko dute gainaktuaziotik»

Musikalak izan ditu hizpide Maialen Tellabide Baquerok Bigarren Kafean. Ez dituela oso gogoko aitortu digu baina berauen jatorriari eta bilakaerari buruz egindako ikerketatxo bat aurkeztu digu.

Audio_placeholder

«Gaur egungo musikalek asko dute gainaktuaziotik»

Loading player...

«Gaur egun ezagutzen ditugun musikalek 100 urte pasatxoko historia dute. XIX. mendeko azken urteetan agertu ziren lehenak eta XX. mendean zehar garatu dira». Dena den, kontzeptualki bet egon dira historian. «Antzina musikarekin, dantzarekin eta antzerkiarekin nahasten ziren. Perkusioa eta ahotsa erabiltzen zituzten, beste instrumentuak garatu gabe zeudenean».

Musikalen munduaren barruan dauden azpigeneroak ere aipatu dizkigu Tellabidek. Book Musicals deituak, Cabaret estilokoak, Sung-Through musikalak eta Jukebox estilokoak izan ditu hizpide, bakoitzaren ezaugarriak aipatuz.

Entzun Maialen Tellabidek musikalen inguruan Bigarren Kafean kontatu diguna.

Jaurlaritza Logoa