En directo
Gobernu aurrerakoiak osatzea da EH Bilduren maxima eta horretarako bidea elkarrizketa eta negoziazioa direla berretsi du Laura Aznal Nafarroako lehendakarigaiak. Norabide horretan, datorren astean PSNrekin bilduko direla baieztatu du Naiz Irratian. Gogoratu du azken legealdian EH Bildu eta PSNk akordio ugari lortu dituztela eta aldarrikatu du ez dela inor baztertzeko unea. Gainera, gogoratu du gobernukideek, PSN, Geroa Bai eta Contigo Zurekinek 30.000 bozka galdu dituztela.
Gobernuaren osaketa dezente luza liteke, legez, Abuztuaren 28ra arte. Uztailaren 23ko hauteskunde espainiarren ondorioz epea agortzeko asmoa izan dezakete batzuek, baina Aznalek aldarrikatu du lehen bait lehen osatu beharko litzatekeela exekutibo berria herritarren arazoek bere horretan segitzen dutelako
Nafarroako gobernuan bloke progresistak aurrera egitea, baina Iruñeako alkatetza UPNren esku geratzea aukera erreala ote den galdetuta, Aznalek berretsi du Joseba Asiron dela alternatiba bakarra eta inork eskuinari boterea ematea erabakitzen badu herritarrek ez dutela ulertuko.