En directo

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

‘The Last of Us’ bideojokoaren berregitea, gustatu zaizu?

‘The Last of Us’ pil-pilean izan da azken asteotan. Alde batetik, HBO-ren telesail bikainak ikaragarrizko arrakasta lortu du; bestetik, Naughty Dog estudioak lehen bideojokoaren berregitea kaleratu du ordenagailuetan. Azken honetan jokatzeko aukera izan dugu, eta noski, baloratu.

Audio_placeholder

‘The Last of Us’ bideojokoaren berregitea, gustatu zaizu?

Loading player...

Joel eta Ellie protagonisten telesaila ikusi baduzu, jatorrizko bideojokoan bizitako abentura berberaz gozatu duzu. Codiceps onddo parasitikoa gizakiei eragiten hasi da, hauek Clicker izeneko zonbie antzeko munstroetan bilakatuz. Horren ondorioz, gizadiak bere bizitzako krisirik handiena pairatzen du, mundua ia suntsitzera daraman larrialdia.

HBOk telesail bihurtu zuen eta mundu mailan ikaragarrizko arrakasta lortu zuen ikus-entzunezkoak. Azken kapitulua publiko egin eta gutxira etorri da bideojokoaren bertsio berria. ‘The Last Of Us, Part 1’ erabat fidela da lehen bertsioari eta baita telesailari ere.


Nintendoren finantza txostena

Bestelako gaiak ere jorratu ditugu, noski. Nintendo-rekin hasi dugu atala: Super Mario Bros iturginaren animazio filmearen inguruan mintzatu gara, eta, horrekin batera, Nintendo-ren azken finantza txostena errepasatu dugu. Datu interesgarrien artean, Switch kontsolaren salmentak nabarmentzekoak dira: 125 milioi gailu baino gehiago saldu dituzte dagoeneko.

Planet of Lana eta F1 2023 tituluen argitaratze datak ezagutu, eta Klikazank Bilboko Rocket League txapelketaren finalari buruzko xehetasunak eskaini ditugu. Zurrumurruentzako tartea ere egon da; izan ere, PlayStation-ekoek laster State of Play aurkezpena eskainiko dutela zabaldu da sarean.

Gainera, Fear and Hunger beldurgarri zein gogorra ezagutu dugu. Miro Haverinen garatzaile finlandiarrak RPG Maker tresna erabilita sortuta bi jokoak ez dira edonorentzat, baina proposamen benetan interesgarria dira Berserk bezalako lanen jarraitzaileentzat.

Jaurlaritza Logoa