En directo

Seiurte taldearen bideoklip berria ‘Zarata’ tartean

Berrizko taldeak 2021eko ‘Cabo Cañaveral’ diskoari bizi berri bat eman dio Alain Martinezek egindako bideokliparekin. Horrez gainera, hiru proposamen berri ere luzatu dizkigu Iker Bárbara Zarata Mondosonoroko zuzendariak.

Audio_placeholder

Seiurte taldearen bideoklip berria ‘Zarata’ tartean

Loading player...
Topa eginaz ospatu zuten ‘Cabo Cañaveral‘ diskoa bukatzean Seiurte taldekoek. (Ibai ELORTZA)
Topa eginaz ospatu zuten ‘Cabo Cañaveral‘ diskoa bukatzean Seiurte taldekoek. (Ibai ELORTZA)

Eraul - Haatik

«Asier Beramendiren proiektu pertsonal honek geldialdi luzea egein du Beramendik berak bestelako proiektuak lantzeko eta, orain, estudiora itzuli da. Musikariak aldatu dira taldean, baina batu zaizkionak apartak direla esan dezakegu: Oriol Flores, German San Martin eta Nagore Sanz. Morgan edota Idoia Asurmendi bezalako artisten bidera joan dela dio donostiarrak eta pop-folk musika sortzen ibili da. Bazirudien aspertu egin zela halako gauzak egiteaz eta Blanquita Carraquela horretarako sortu zuela, baina ikusten da berriz ere bere erroetara itzuli dela», hasi du aste honetako tartea Bárbarak.

;

Sara Zozaya - Misty

Donostiar batetik bestera egin dugu salto. Beramendik Eraul sortu eta pixkatera Zozaya Nerabe taldearekin hasi zen, naiz eta handik gutxira hartu zuen bakarkako bidea Zozayak: «Hau, ‘Nara’ diskoaren aurrerapen kantua dela esan digu Sara Zozayak. Beste zerbait espero nuen ‘I’ diskoaren eta dabilen beste proiektuaren soinua entzun ostean. Gainera, ekoizle lanetan Jon Aguirrezabalaga izan du eta zerbait garaikideagoa edota elektronikoagoa espero nuen. Baina ez, bere 2019ko lehen lan hura gehiago gogorarazi dit, zerbait tradizionalagoa-edo egin duela iruditzen zait. Kantuaren izena bere bizitza salbatu zuen txakur bati eskaintza egiteko-edo jarria izan da».

Seiurte - Neoizko kaleetan

2021eko abenduan kaleratu zuen ‘Cabo Cañaveral’ diskoa Seiurte taldeak eta hango kantu bat berritu dute orain bideoklip batekin. «Lehen diskoa atera zutenetik 20 urte beteko dira aurten. Kalitate asko duten talde batzuk badira, zarata askorik egin gabe baina erritmoa galdu gabe, hiruzpalau urtean behin disko bat ateratzen dutenak. Askotan ez dira musikari profesionalak, baina ez direlako musikatik bizi, baina Euskal Herrian badira halako adibide asko, pasioz bizi dutenak musika eta oso onak direnak, eta horien adibideetako bat da Seiurte. Bideoklipa Alain Martinezek egin du, besteak beste Qverno taldeko musikaria denak eta Hollyfire estudioan aritzen dena, eta Blade Runner pelikularen estetikatik badu bideoak», nabarmendu du kazetari bilbotarrak.

Unclose - Desafío

Proposamen desberdin batekin bukatu du aste honetako tartea Iker Bárbarak: «Talde bilbotar honek elektronika eta rocka nahasten zituen aurreko lanetan, baina geroz eta elektronikoagoa da eta argi utzi dute hori beren EP berrienean. Hurbilketa kontzeptual bat dela diote lan honetan aurkitu daitekeena, bideoklip berria kaleratuko dugu aste honetan Zaratan eta asko lantzen duten atala da, ez baita soilik musika mimoz egiten dutena. Kalitatezko elektronika egiten dute, ez pisteroa edo dantzagarria, baizik eta melodikoagoa eta pasarte desberdin asko dituena, zuzenean ikusteko modukoa». Iskandar Rementeria eta David Rodriguez dira bikoa osatzen dutenak eta 2013tik dabiltza Unclose bezala.

Jaurlaritza Logoa