En directo

Eli Pagola

Elikadura: Non gaude eta zein aukera ditugu?

Etengabeko hazkuntza mugagabean oinarritutako egituran bada bestela pentsatu, bizi eta funtzionatu dezakeenik eta hortik tiraka osatu dugu mahai-ingurua ohiko gonbidatuekin:  Jokin Aldazabalekin, Maite Aristegirekin eta Atziber Saroberekin.

Audio_placeholder

Elikadura: Non gaude eta zein aukera ditugu?

Loading player...
Herri bazkari egin dute Aitzinako kideek Hendaiako McDonaldsean elikadura burujabetza aldarrikatzeko. (AITZINA)
Herri bazkari egin dute Aitzinako kideek Hendaiako McDonaldsean elikadura burujabetza aldarrikatzeko. (AITZINA)

Desazteko bidean, zenbait gako identifikatu dituzte Jokin Aldazabal ekologian espezializatutako kazteariak, Maite Aristegi ENHE sindikatuko idazkari nagusiak eta Aitziber Sarobe biologia doktoreak 'Gelditu Makinak' saioko hilabeteroko tertulian.  Saio honetan bi izan dituzte zeharlerrotzat: dirua eta elikadura.

Aldazabalek hasi du hitzartzea esanez diruak, berez, ez duela txarrik, beti ere, inork pilatzen ez duen bitartean. Azpimarra egin du, ordea, esanez dirua energia fosilaren eta baliabide naturalen gain hazten dela eta horiek ez direla agortezinak. Beraz, «hazkunde ekonomikoa noiz arte? bazterrak txikitu arte?». Sistema monetarioaren gaineko gogoetaz gain, bestelako ereduak aipatzeko tartea ere hartu dute, hala nola, kadukatu daitekeen dirua, pilatu ezin dena, tokiko monetak, etab.

Dirua eta informazioaren arteko lotura aztertzeko ere baliatu dute tartea eta Sarobe irmo agertu da: «gaitzerdi kontrolatzen dena diruaren erabilera zuzena balitz». Mira metatutako dirua lanbide dutenengan jarri beharra agertu du, bankarengan. Hain zuzen ere, «nomina bat izanez gero, derrigortuta zaude dirua bankatik pasatzera eta zein zaila den diruarekin egiten dutena kontrolatzea. Orain, Ukrainako gerra dela eta, Gobernuak armak bidaltzen ari dira eta horren atzean enpresak daude, tartean, “gureak” ere bai. Nola egin dezake antimilitarista batek bere bi xoxak ez egoteko joku-zelai horretan?» Erresistentzia pasibo batek izango lituzkeen ondorenez ere hitz egin du hirukoteak.

Espekulazioa eta aberastasuna aipatuta, elikadurari ere heldu diogu saioan. Dentsitate oso handiko azalera txikian elikadura jarrangarriaren nolakotasuna eztabaidatu nahia azaldu du Sarobek, «non gaude eta ze aukera ditugu?». Administrazio publikoaren eskuartzea ere izan dute hizpide eta kezkaz plazaratu dute ez direla ez produzkio motak, ez ekoizpen kateetan egiten diren ibilbideak bereizten. Aristegik nabarmendu du elikadura giza eskubide bat dela eta bermatuta egon beharko lukeela elikadura osasuntsu eta kopuruz nahikoa. «Politika publikoak ardura hartzen dute, beren zulak zulo, osasungintzan eta hezkunztan. Baina ez da horrela egin elikadurarekin. Elikadura merkatu finanzioaren espekulazioaren eta diru-interesen esku utzi da eta ez dago aktuazio publiko garbirik hori mozteko».

Jaurlaritza Logoa