En directo
Gelditu Makinak-eko cowboyak bisita egin digu, hileroko hitzorduari ez dio hutsik egin Aranzadiko Iñaki Sanz Azkuek. Uhandrea palmatuari buruz aritu zaigu, gertuko espeziea izan da Euskal Herrian, nahiz eta orain nahiko ezezaguna egiten zaigun.
Uhandreak, anfibioak dira. Ura eta lurraren artean mugitzen diren animaliak dira, baina Sanz Azkuek azaldu digu anfibioen artean badirela bi multzo: Anuroak (heldutasunean isatsik ez dutenak) eta Urodeloak, (heldutan isatsa dutenak). Azken multzo honetakoak dira Uhandreak.
Euskal Herrian Uhandre espezie ezberdinak daude, baina Uhandre palmatua, Lissotriton helveticus, da gure inguruan errezen ikusiko duguna. Nafarroa Hegoaldean izan ezik, gainontzeko eremuetan topatuko dugu: putzu zuloetan, mendi pistetako ur putzuetan, asketan….
Otsailean, uhandreak putzuetara gerturatzen hasiko dira orain, ugaltze garaia hastear baita. «Baso eremutik mugituko dira. Lurreko fasea bukatzear da eta udaberria gerturatu ahala, pixkanaka hasiko dira putzuetara hurbiltzen». Uhandre helduak ikusiko dituzu, dantzan». Arra gerturatuko da emearengana eta astintzen duen buztanarekin dantza antzeko bat egingo du.
Horretaz, gain, Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ikerketa baten berri eman digu Iñaki Azkuek: Eukalipto landaketak nola eragiten diote Uhandreari?