En directo

Alba Cabrera

«Natura zeinen bizirik dagoen ikusi nuen Groenlandian»

Bi asteko zeharkaldia egin zuen Jon Martinezek Groenlandian, izotzezko lurraldean: kayak-a hartu eta itsasotik bisitatu zuen irla, iceberg puskez inguratuta.

Audio_placeholder

«Natura zeinen bizirik dagoen ikusi nuen Groenlandian»

Loading player...
Jon Martinez, Groenlandian
Jon Martinez, Groenlandian (Jon Martinez)

Natura bere adierazpiderik basatienetarikoan ezagutuko dugu saio honetan, Jon Martinezen eskutik. Bidaiazale amorratua da, eta, berriki poltsikoratutako bizipen bat izango du hizpide protagonistak: Groenlandia. Ez zuen edonola bisitatu, gainera.

Tierras Polares enpresaren bidez, Europako askotariko txokotatik bertaratutako kideekin batera ezagutu zuen izotzezko munstroa joan den urteko udan... Nola? Kayakean. Greenland gisa ezaguna bada ere, zuri koloretik gehiago dauka irlak, bere azaleraren % 81 baino gehiago izotzez estalita baitago.

Ia Kanadari itsatsita, Islandia ere gertu du Groenlandiak; alabaina, administratiboki, Danimarkaren parte da, Australia ondoren, munduko bigarren irlarik handiena da. Izotz puskaren hegoaldean, «puntaren puntan» hasi zuen abentura Martinezek, Narsarsuaq-en: «Hegazkinetik, jada, izugarri gozatu genuen, icerberg eta fiordo pila ikusten hasi ginelako», du gogoan elkarrizketatuak.

Hotzarekin harreman estua duen lurraldea da, termometroa-40°C-ra jaisteraino, urteko garai jakin batzuetan. Hori dela eta, protagonistak azaldu bezala, etxe barruko bizitza egiten dute gehienek: «Azarotik ia maiatzera, guztia elurtuta dago, etabizi-baldintza gogorrak dira». Eguneroko izoztuari lotzen zaio biztanleriaren alkoholismo-tasa altua: «Inkomunikatuta daude, zenbaitetan, eta inguratzen dituzten icebergkopuruagatik, maiz, itsasontziek ezin dute iritsi, eta isolatuta gelditzen dira, nor bereherrixkan».

Joan baino pare bat aste lehenago, Kontxako badian ibili zen Martinez kayakean beroketa lanetan, ondoren, Ipar Poloan, 6-7 orduz aritzen zelako itsasoan: «Ez nuke sekula pentsatuko horrenbeste izotz puskez inguratuko nintzenik, ez eta itsasoak hartzen dituen kolore urdin horiek guztiak ikusiko nituenik ere». Itsasoratutako izozmendiek, nahieran, «dantza» egiten zutela dio protagonistak; esnatzean, adibidez, ez zuen sekula topo egiten lokartu aurreko paraje berarekin, etengabean mugitzenari baitira icebergak: «Natura zeinen bizirik dagoen ikusi nuen Groenlandian».

Izotzak orro nola egiten duen ere ikusi zuen, eta «txiki» sentitu zen, puskak uretara erori eta olatuak beregana nola gerturatzen ziren ikustean. Era berean, tamalez, berotze globalaren arrasto nabariak ere antzeman zituzten: «Zoritxarrez, urtzen ari da izotza; itsasoan ikusitako iceberg bakoitza, irlatik banandu, eta berreskuratuko ez den puska bat da, askoz gehiago kostatzen delako sortzea, apurtzea baino».

Eguzkiak ez zuen atseden askorik hartzen, hiru bat orduko iluntasunean egoten baitziren, alegia, iluntze luzeek egunsenti goiztiarrekin bat egiten zuten, kasik. Behin lurreratuta, indarrak hartzeko modu ezin bereziagoa zeukaten: «Izugarrizko luxua zen, ia egunero, arrain  freskoa afaltzeko aukera izatea; amuarraina, bakailaoa...».

Gorputza fresko, baina bihotza goxatuta itzuli zen Jon Martinez esperientziatik. Jelazko lurraldearen isiltasunak zer dioen ezagutu nahi?

Jaurlaritza Logoa