En directo

Bigarren Kafea

«Edozein pertsona seguru sentitzeko espazioak sortu behar dira eta gurea horrelakoa izango da»

Audio_placeholder

«Edozein pertsona seguru sentitzeko espazioak sortu behar dira eta gurea horrelakoa izango da»

Loading player...
Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketak
Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketak (Musika Bulegoa)

Bazterketa oraindik ere gizarteko errealitate den honetan, musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ kolektiboko erronkak mahai gainean ipiniko dituen jardunaldiak antolatu ditu Musika Bulegoak elkarteak. Azaroaren 24 eta 25ean gauzatuko dira topaketak eta estereotipoak apurtu, ikasitakoa desikasi eta eztabaida erdigunean ipintzea dute helburu.

Myriam Miranda izan da Bigarren Kafea saioan ekimena azaltzeko. «Generoarekin egiten ari den bezala, sentsibilizazio bat sortzen hastea nahi dugu». Izan ere, azkenaldian muturreko pentsakerek izandako gorakadaren ondorioz, gizartean informazio faltaz gain aurreiritziak ere zabaldu dira.

Espazio seguru bat sortzeko asmoz, errealitate eta ibilbide profesional ezberdinak dituzten pertsonak bildu, eta egitarau zabala eskainiko dute Musika Bulegokoek. Izan ere, betebehar eta nahi gisa ikusten dute horrelako jardunaldi batzuk antolatzea; «edozein pertsona, edozein sexualitate, edozein sentsibilitate gonbidatu nahi nituzke, gutxienez ikasteko».

Jaurlaritza Logoa