En directo
Sei bertsolarik kantatu zuren Durangoko Landako Gunean, eta seirak pasatu ziren hurrengo fasera, saio ona izan zenaren seinale izaten da hori normalean. Baina bertsozalea gosez zegoela nabarmendu dute Maider Arregi eta Koldo Gezuraga gonbidatuek.
Oholtza gainean gertatzen denaz gain, oholtzatik kanpokoari ere arreta jartzea gustatzen zaio Arregiri. Publikoarengan jarri zuen begia larunbatean: «Bertsolari bakoitza nahiko bere etxekoa zen, eta hori publikoan ere nabari zen. Esango nuke publikoan inoiz baino gehiago txalotzen zirela bertsolariak iruditzen zitzaidan; hala ere, orokorrean giro beroa zegoen».
Gezuragak azpimarratu zuen «betiko zenbait bertsozalek» Durangoko saioan entzundako hitz edo kontzeptu batzuk agian ez zituztela ulertuko, baina bestelako belaunaldi bat oholtzan eta publikoan dagoenaren seinale dela. Zortziko nagusiko bi gai jarri ditu adibidetzat: «Sare sozialen inguruan aritu ziren Alkaiza eta Gaztelumendi, oso aktuala den gai bat da, nabil konturatzen azken txapelketa hau aktuala denez, eta azken urteetan bertsolari gazte asko sartu direnez txapelketaren mundura, aipamen asko eta kontzeptu asko baldin eta zein bertsozaleri hasi zaiela arraro sartzen barrura, eta hori positiboa iruditen zait». Martikorena eta Sotoren ofizioan ekologismoaren inguruan hitz egitea interesgarria iruditu zitzaion Gezuragari:«Ekologismoak berak gai izateaz gain garrantzia handia hartuko du Euskal Herri mailan, eta diskurtsiboki eta formakuntza aldetik uste dut beste etxeko lan bat gehiago izango dela bertsolariarentzako, presente egongo den ga bat izango delako eta uste dut bertsotara ere eraman beharko dela»
Bertsolarien azkartasuna izan da errepikatutako beste ezaugarrietako bat, saioa azkar joan baitzen ordulariaren eta bertaratutako bertsozaleen sentsazioen arabera. Aipagarrienen artean Eñaut Martikorenaren lana dago, bertsoa osatzeko duen azkartasun eta moduak harrituta utzi baizuen zalegoa.
«Mec de la rue», «Flow two thousand», «Tuerking», hiru kontzeptu ezezagun izan daitezke, norentzat ezezagunak galdetu behar, ordea. Aste honetako solasaldian izan ditugun lagunentzat ez ziren horren ezezagunak izan eta.
Lehen itzulia amaitu zen Durangon eta lehen itzuliko «zapore gazi-gozoa» oraindik ere ahoan dute Arregi eta Gezuragak. Hala ere, etorkizunari begira jarri eta beraien aurreikuspenak egin dituzte. Arregik kontatu zuen: «Uste dut txapelketara etorri dela olatu berri bat, edo belaunaldi berri bat, edo beste aire batzuk sartu direla; Baina aldi berean nik ezin dut ekidin Iruneko bajoi hori, eta horrekin noa hurrengo fasera».
Azken puntua: gaiak
Sortzailea bertsolariari deitu ohi diogu txapelketaren testuinguru honetan. Baina ez dira astero astero lanean dabiltzan sortzaile bakarrak, gai-jartzaileen lanak ere sorkuntzatik asko baitu. Gaiak nola sortu, nork eta zeri erreparatu kontatu digu Ainhoa Larretxea gai-jartzaileak.