Zuzenean

Garazi Castaño

Durangoko saioari errepasoa

Landako Gunean amaitu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzulia. Aitor Mendiluzek irabazi zuen saioa, 726 puntu eta erdi eskuratuta. Lehen itzuliko sailkapena ezagutu genuen larunbatean; Mendiluzek bigarren postua lortu du, aurretik dago Alaia Martin 729 puntu eta erdirekin.

Audio_placeholder

Durangoko saioari errepasoa

Loading player...
Durangoko saioa, BTN22
Durangoko saioa, BTN22 (Jon Urbe | Foku)

2.000 entzule baino gehiago bildu ziren Durangon pasa den larunbatean finalaurrekoen lehen itzuliko azken saioarekin gozatzeko asmoz. Eta hala izan zen, bertso bikainak entzun ahal izan ziren Landako Gunean. Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi bertan estreinatu ziren, haien lehen saioa izan zen txapelketan, eta lehen eta bigarren postuak eskuratu zituzten hurrenez hurren.

Aitor Mendiluzek 726,5 puntu lortu zituen, Beñat Gaztelumendik 716,5 puntu, Julio Sotok 686 puntu, Aitor Bizkarrak 677,5 puntu, Saioa Alkaizak 622 eta Eñaut Martikorenak 636,5. Finalaurrekoetako lehen itzuliko sailkapena ere ezagutu genuen Durangon:

Bigarren itzuliak hiru saio izango ditu. Lehena Amurrion izango da, azaroaren 19an. Kantuan arituko dira Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oiahna Iguaran eta Onintza Enbeita. Azaroaren 26an, Baionan izango dira Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Unai Agirre. Azken saioa Bilbon izango da, abenduaren 3an. Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Saioa Alkaiza entzungo ditugu bertan.

Jaurlaritza Logoa