En directo
Interes tipoak %2ra arte igotzea erabaki du Europako Banku Zentralak, eta itxura guztien arabera, ez da horretan geratuko. Julen Bollain eta Ainhoa Etxaidek, ordea, zalantzan jarri dute neurri horren eraginkortasuna; areago, helburua inflazioa kontrolatzea izanik, efektua kontrakoa izan daitekeela eta beste eremu batzuetan nabarmen eragin dezakeela nabarmendu dute. Lan alorrean, esaterako.
Hartzen ari diren neurriak prekarietatea areagotzea dakartela esan dute; hain juxtu, emakume jubilatuek sufritzen duten prekarietate egoeran zentratuko dira azaroaren 18an Gasteizen ospatuko diren Emakume Pentsiodunen jardunaldiak. Etxeko-langileen egoeraz edota lan feminizatuez arituko dira, besteak beste, Ana Mezo antolakuntzako kideak azaldu digunez.