En directo

NAIZ irratia

‘Sinbiosia’ nafarroako kultura eta natura gurutzatzen dituen podcasta

Maiatzaren 6an ‘Sinbiosia’ podcasta estreinatuko da NAIZ irratian. 8 kapitulu dituen denboraldia arratsaldeko 19:00etan emitituko da eta ondoren podcast plataformetan zabaldu. Kultura eta natura uztartuko dituen podcasta da Iosu Martik osatu duena, eta herritar nafarrak dira protagonista.

Audio_placeholder

‘Sinbiosia’ nafarroako kultura eta natura gurutzatzen dituen podcasta

Loading player...
NAIZ irratiko Sinbiosia podkastaren irudia
NAIZ irratiko Sinbiosia podkastaren irudia (NAIZ irratia)

Natura eta kultura gurutzatzen dituen elkarrizketa saioa dela dio Iosu Marti 'Sinbiosia' podcastaren egileak. «Nafarroako ekosistema ikertzeko» grinatik abiatu du podcast sorta hau. Horrela, zortzi kapitulu hauetan zehar hizketagai izanen dira nekazaritza, haziak, ibaiak, edota antzerkia, herri folklorea, dantza eta zinea ere. «Saio bakoitzean bi pertsona elkarrizketatzen ditut, eta bi elkarrizketak gurutzatzen saiatu naiz haien erantzunekin sinbiosia lortzeko», azaldu du Martik.

Baina afizio zein ofizio  hain ezberdinak izaki lan erreza ez dela izan aitortu du: «Sinbiosia lortzea batzuetan ez da erraza, diskurtsoak oso ezberdinak direlako», baina esperimentazioa beti da interesantea.  Nahiz eta hala iruditu, bi alor hauek «guztiz pareoak direla» dio Martik. «Bi ekosistemek behar dute zaintza eta funtzionatzeko modu antzekoa dute. Adibidez, komunitatea beharrezkoa da bietan» esan du Martik.

Nafarrak dira 8 podcasteko protagonista denak. Horien artean daude, Olaia Garaialde antiespezista, Amets Aznarez tronboi jotzailea, Arturo Villanueva hazi biltzailea, Beñat Rodrigo musikaria, Koldo Villalba baso-gidaria, Ainhoa Carrera dantzaria Lucia Ezker zinegilea, Xabier Erkiaren ‘Hitzare Basa’ proiektuko protagonistak, Xanti Etxeberria musikaria, Guillem Abrero nekazari birsortzailea, Oier Zuñiga sortzailea | Camino Jaso ingurumen aditua eta Garazi San Martin aktorea. «Elkarrizketatuen artean badago jende ezaguna, baina baita hain ezaguna ez dena ere» eta hori ez da kasualitatea. Izan ere, Marti saiatu da itzalean ari den jende hori aurrera ekartzen, «jende horren lana ezagutzen dugun heinean, geroko loreak errazago ulertuko ditugu. Jende asko ari da orain lanean, sortzen, substratua dira».

Guztira 8 aleko denboraldia izanen da. 55 minutu inguruko iraupena dute eta maiatzaren 6tik aurrera, astelehenero 19:00etan, zabalduko dira NAIZ irratian. Ondoren gure webgunean eta podcast plataformetan egonen dira eskuragarri.

 

Jaurlaritza Logoa