En directo

Eli Pagola

«Ondoko pausua da Herriko etxeak proiektu hori erretiratzea» 

Pasa den urriaren 21etik 23rako asteburuan Kanboko Marienia laborantza lur eremuan mugimendu handia izanen zen bertan eraiki nahi duten etxebizitza proiektuaren kontra egiteko. Amaya Beyre ‘Marienia Ez Hunki’ kolektiboko kidea Gelditu Makinak saiora gonbidatu dugu.

Audio_placeholder

«Ondoko pausua da Herriko etxeak proiektu hori erretiratzea» 

Loading player...
Amaia Beyrie
Amaia Beyrie (Amaia Beyrie)

Kanboko Marienia lurrak arriskuan daude. Egun laborantzarako erabiltzen badira ere 2015ean lur eraikagarri izendatu ziren eta Bouygues promotoreak 94 etxebizitza eraiki nahi ditu. Proiektua geldiarazteko Kanboko herritarrek martxan jarri dituzte bide judizialak eta bestelako ekimenak ere. Pasa den urriaren 21ean hiru eguneko okupazioa eraman zuten aurrera. Amaia Beyrie hautetsia da Kanbon opozioan dagoen ‘Nahi Dugun Herria’ taldean.  Bestetik, ‘Marienia Ez Hunki’ kolektiboko kide ere bada, okupazioan badu esperientzia, aurretik OSTIA -ko kide baitzen, Arbonako okupaziotik sortutako mugimendua. Gelditu Makinak saiora gonbidatu dugu.

«Arrazoia dugula diogu hasieratik, ezin delako horrelako lur bat desagertarazi» dio Beyrek. Aitortu du hasieran gutxi zirela udaletxeak hartutako erabaki horri aurre egiteko. Baina azken urteetan aldaketak eman direla, eta  «gizarte zabalean bizitzen ditugun zailtasunengatik babes handia dugu orain» dio, etxez-etxe ibili dira informazioa zabaltzen eta harrera biziki ona izan dela dio Beyrek.

Marieniako lurrak biziki onak dira laborantzarako «lau-lauak dira», hori hasteko. Gaur egun, nahiz eta eraikigarri izendapena izan laboratza aktibitate bat bada, artzai batek ustiatzen du lurra. «Kalitate handiko lurrak dira, eta eremu horretan hiru izendapen agiri kontrolatu daude» dio,  besteak beste, piperrarena etagaztarena.

Marienia lurretako gatazka, aspalditik dator, 2015 urtean hasitako bataila da. Kanboko udalak, bere hirigintza plana aldatzea erabaki zuenean urte hartan. Plan horretan (PLU frantsesez), Herriko etxeek lurren erabilpenaren legeztatze bat erabaki zuten.

Lur batzuk eraikigarri ala laborantzarako ustiatu behar diren arautzen da. Marieniako lurren kasuan, lau hektareako eremua, laborari batek erabiltzen duena eraikigarri gisa pasarazi dute. Hori horrela, hiru milioi eurotan erosi du Bouygues promotoreak, eta bertan 94 etxebizitzen proiektua osatu du.

Lurrak laborantzarako mantendu nahi dituztenek, bi auzibide martxan dituzte. Herriko etxearen eskutan dela proiektuaren gelditzeko ahalmena uste dute.

 

 

 

Jaurlaritza Logoa