En directo

Zaloa Badiola

Gau beltzetik Halloweenera eta buelta

Azaroaren 1aren bueltan erritualak ugaritu egin dira gurean. Garaiko ohituretara buelta bat nabari da, baina Halloween indartsu sartu da. 

Audio_placeholder

Gau beltzetik Halloweenera eta buelta

Loading player...
Gau beltza Gasteizen
Gau beltza Gasteizen (EHIGE | .)

Kalabazak eta azaroaren 1eko bezperako osagarri gehienek garaiko Euskal Herrian ere dezenteko ezarpena izan zuten. Azken urteetan Halloween izenarekin iritsi da bueltan. Mexikon Hilen gaua dute. Ohiturak eta hauen aldaerak izan ditugu hizpide. 

Urriaren 31k Euskal herrian badu ospatzeko ohitura. Kalera irten gara jendeak egun hau zelan ospatzen duen jakiteko. Gaur egungo gazteei lehengo ohituren inguruan galdetu diegun arren, urte batzuk atzera familietan zer egiten zuten azaltzeko tartea eman diogu jendeari.

Gau beltza, Arimen Gaua, zenbait lekutan Katu Beltz ere deitzen zaio, Gaztaina gaua… Euskal Herrian izen ezberdinak hartzen ditu urriaren 31ko gauak, Joseba Aurkenerenak erakutsi digun bezala, baina Halloween izenak berak eta festa ospatzeko moduak ez omen dute tradizio handirik hemen, Amerikako Estatu Batuetatik ekarritako ohitura delako.

Oier Arabaolaza antropologoak ikertu du egun honetan zer nolako ekintzak egiten zituzten Euskal Herrian. Arbiak eta kuiak ezartzen zituzten bide-bazterretan. Kalabaza horiek hustu ondoren, begiak eta ahoak irudikatzen zizkieten eta gero kandelak sartzen zizkieten barruan. Horren ostean, hasten omen ziren eskean.

Beraz, esan dezakegu Arimen gauak edo Gau Beltzak historia luzea duela Euskal Herrian, eta gainera azken urteetan geroz eta ohitura handiago ospatzeko. Horren adibidea dira Altzako herritarrak, bigarren urtez egitarau oparoa antolatu baitute. Azaldu digu Aitor Illarretak.

Jaurlaritza Logoa