En directo

Naiz Irratia
Entrevista
Pello Otxandiano
EHBilduko Programa zuzendaria

«Arazoak handiak dira, erronkak izugarriak, baina EHtik izan gaitezke gai honi aurre egiteko»

Euskal politikagintzak herri akordioak izan ditu hizpide azken asteetan. EH Bilduk bere proposamen propioa aurkeztu du, Ongizate Hitzarmena izenekoa. Berandu goazela aitortuta, neurri estrukturalak eskatu ditu koalizioko Programa zuzendariak.

Audio_placeholder

«Arazoak handiak dira, erronkak izugarriak, baina EHtik izan gaitezke gai honi aurre egiteko»

Loading player...
Pello Otxandiano, EHBilduko Programa zuzendaria
Pello Otxandiano, EHBilduko Programa zuzendaria (EH BILDU)

10 neurri: 5 aberastasuna modu justuagoan banatzera begiratuta, beste 5 ongizatea hobetzeko. Hori da EHBilduk pandemia ostean zein gerra betean gaudela, egoerari aurre egiteko luzatu duen Ongizate Hitzarmena. Alderdi subiranistako Programa zuzendariak uste du «aro berri batean» barnebilduak gaudela eta horregatik direla «beharrezkoak neurri estrukturalak».

Aitortu du «berandu» goazela; bizi diren «garaiei buruzko eztabaidak zabalduak» egon beharko liratekeela dio, eta zentzu horretan, euskal agenda propiotik baino fiskalitate edo energiari buruzko eztabaidak Madrildik etorri izana deitoratu du. Euskal gizarteari eragiten dizkioten arazoak «segurtasun sentsazio faltsu batekin estali» izan direla salatu du Otxandianok, eta nabarmendu du beharrezkoak direla mezu «irmo, errealista eta esperantzagarriak» luzatzea.

EH Bildurentzat lehentasuna da aberastasunaren banaketa. Hori dela eta, energia merkatuan eskua hartzea proposatu dute. Otxandianok dio, ongizate hitzarmenak «energia azpiegiturak eskema oligopoliotik» kanpo ikusten dituela.

Egoera horretan da gaurkotasun betean izan den eta egongo diren Statkraft-en parke eolikoak. Ezezagutza nagusi dela esan du, baina aztertu daitekeen eredu berri baten abiapuntua dela. Izan ere, errealitate energetikoa «gordintzat» jo du EH Bilduko programa zuzendariak.

Inbertsioen berrikuspena

AHT bezalako bestelako arloetan, garapen ereduaren geldialdia eskatu du Otxandianok. Egoera «latza» aurreikusi du EH Bilduko kideak, AHTak beharrezkoa duen inbertsioa bestelako beharrak alboratzea suposatuko duelako.

Soldatak KPIaren arabera egokitzeari dagokionez, Otxandianok tokiko politika egitearen beharra azpimarratu du. Euskal eragilen arteko elkarrizketa defendatu du.

Jaurlaritza Logoa