En directo

Ainara Rodriguez

Migratzaileen «hilketak» geldiarazi ditzatela eskatzeko martxa egin dute Bruselara

Europako giza eskubideen hainbat elkartek Bruselan egin dute bat egun hauetan; 'Hilketa gehiagorik ez! Eskubideak guztiontzat' leloak elkartu ditu, Europako politika migratzailea salatu eta aterabideak eskatzeko helburuz.

Audio_placeholder

Migratzaileen «hilketak» geldiarazi ditzatela eskatzeko martxa egin dute Bruselara

Loading player...
Bruselara bidea hartu zuten ekintzaileak, pasa den astean
Bruselara bidea hartu zuten ekintzaileak, pasa den astean (Gorka RUBIO | FOKU)

Pasa den irailaren 26an Irun eta Hendaia arteko Santiago zubian elkartu ziren Ongi Etorri Errefuxiatuak, Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea, Caravana Abriendo Fronteras eta beste zenbait eragile. Omenaldia eskaini zieten bizitza duin baten alde bidean bizia galdu duten migratzaileei: «Itotako amets gehiagorik ez» zioen eskuartean zituzten afitxek.

Aldarri hori banderatzat hartuta, Bruselara bidea hartu zuten gero. Ana Elena Altuna Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundeko ordezkariak azaldu digu oso sonplea dela eskatzen dutena: «Migratzaileen heriotzak ekiditeko neurriak har ditzatela, eta berma ditzatela guk ditugun eskubide berberak eurentzat ere».

Urteak daramate Europako politika migratorioa salatzen; denborak aurrera egin ahala, ez da asko aldatu bere esanetan: «Terriblea da. Oztopoz betetako politika bat da, eta, hilketak eta mina besterik ez dute eragiten». Salatu du 'migrazio ordenatuaren' beharra nabarmentzen dutela baina horren atzean negozioa besterik ez dagoela: «Sekulako negozioa da, eta ez dute aldatzeko intentziorik. Atzerritartasun legeak kanporatzeak baino harrera legeak izango balira, hor lortzen duten diru guztiarekin gizarte duin batean biziko ginateke».  

Eskatzen dituzten urratsak posibleak direla nabarmendu du, eta hori ikusi besterik ez dagoela errefuxiatu ukrainarrekin eman dituzten pausoetan. Legeak egungo errealitatera moldatzea badagoela, eta urrats horiek egitera animatu nahi izan ditu politikariak.

Egoeraren testigu zuzen

Orain Bruselan dira martxakideak, baina bidean Poitiers, Calais, Paris... bisitatu dituzte. Guztietan ikusi ahal izan dituzte migranteek bizi dituzten muturreko egoerak, bereziki ikutu du Calaiseko retentzio zentroko egoerak: «Urte betean ia 400 pertsona hil dira bertan. Oso gazteak dira bertan daudenak, baina nabarmentzekoa da aktibistak direla asko. Esperantzari lehio bat irekitzea bezala izan da. Aurrera goaz, lortuko dugu».

Egoera horien guztien inguruan ohartaraztera eta soluzioak eskatzera egin dute giza eskubideen ekintzaileek Bruselara; talde parlamentario ezberdinetako ordezkariekin elkartuko dira, eta euren mezua helarazi: hilketa gehiagorik ez, eskubideak guztiontzat.


Jaurlaritza Logoa