En directo

Ioar Aizpurua

Arrakasta sorta itzela bildu dugu 'Prest!' saioaren denboraldia agurtzeko

Urtarrilean ekin genion saioari eta gaur arte, momentuko arrakastarik handienak entzunten izan gara astero. Ibilbidearen hasiera hartatik gaur arteko berrikuntzarik handienak biltzen saiatu gara denboraldiko azken honetarako, 'Prest!' saioak ere uda giroa bai du.

Audio_placeholder

Arrakasta sorta itzela bildu dugu 'Prest!' saioaren denboraldia agurtzeko

Loading player...
Justin Bieber
Justin Bieber (Prest!)

Badator udako oporraldia 'Prest!' saioarentzat ere, eta denboraldia amaitu ahal izateko, urtarriletik gaur arte entzuten izan garen arrakastarik handienak bildu nahi izan ditugu kantu-zerrendan. Ez da nolanahiko lana izan ordea ia ordubeteko saioan, 6 hilabeteko laburpena egitea, denetarik eta denetariko lanak entzun bai ditugu astero-astero Naiz irratiaren uhinetan. GAYLE, Imagine Dragons, Harry Styles eta beste hainbatek izan dute gure saioan egoteko plazera.

Bi hilabeteko atsedenaren ondotik irailean itzulera izango du asteroko hitzorduak, bueltan izango ditugularik momentuko arrakastarik handienak, berrikuntza musikalak eta baita Euskal Herriko asteko kanturik entzunena ere. Beste aldaketarik izango ote den galdetzen ari bazinen zeure buruari, mingain-zapore horrekin geratu beharko zara oraingoz behintzat. Uda ederra igaro!

Hauek dira saioan entzun ditugun kantuak:

1. Kungs - Lipstick
2. GAYLE - abcdefu
3. George Ezra - Anyone For You
4. Tiësto, KAROL G - Don't Be Shy
5. Charlie Puth - Light Switch
6. Doja Cat - Woman
7. Imagine Dragons, JID, Arcane, League of Legends - Enemy
8. Alan Walker, Benjamin Ingrosso - Man On The Moon
9. Harry Styles - As It Was
10. Justin Bieber - Ghost
11. Lizzo - About Damn Time
12. Bad Bunny, Bomba Estéreo - Ojitos Lindos
13. Plastic Bertrand - Ça plane pour moi

Jaurlaritza Logoa