En directo

Ioar Aizpurua

Robin Schulzek eta David Guettak lurralde ugaritan lortu dute gailurra beste behin

DJ zein ekoizle alemaniarrek zerrendaren lehen postuan egotea amesten zuten oraingoan ere, eta hilabete besterik ez duen lanak, lortu du dagoeneko zenbait lurraldetan. On Repeat izeneko elkarlana, arrakasta itzela ari da izaten.

Audio_placeholder

Robin Schulzek eta David Guettak lurralde ugaritan lortu dute gailurra beste behin

Loading player...
Robin Schulz eta David Guetta
Robin Schulz eta David Guetta (Prest!)

Hilabete berria estreinatu ahal izateko, kantu-zerrenda dantzagarria osatu dugu ostiral honetako 'Prest!' saioan. Ezagunak ditugun zenbait artista topatu ditugu beste behin, baita duela urte batzuk hauek ezagutarazi zizkiguten lanak ere, arrakastaren bidea inoiz utzi ez dutenez, gailurrerako bidean jarri direlako azken astean.

Ukitzen duen guztia urre bilakatzen duen Dua Lipa abeslaria, Rauw Alejandro, Måneskin edota Sigala entzuteko aukera izan dugu beste zenbaiten artean, eta guztiek dantzarazi digute ostiral iluntzea. Euskal Herrira begirako tartean berriz, Bengoren Bakarrik izeneko lana jasotzen ari den erantzuna azpimarratu nahi izan dugu, behin eta berriz entzunda ere, aspertzen ez garen horietakoa dela iruditzen zaigulako.

Hauek dira saioan entzun ditugun kantuak:

1. Calvin Harris, Dua Lipa - One Kiss
2. Nathan Dawe ft. Ella Henderson - 21 Reasons
3. Lady Gaga - Hold My Hand
4. Darin - Can't Stay Away
5. Robin Schulz, David Guetta - On Repeat
6. Shakira, Rauw Alejandro - Te Felicito
7. Sigala, Talia Mar - Stay the Night
8. Bengo - Bakarrik
9. Polo & Pan - Ani Kuni
10. Måneskin - SUPERMODEL
11. Nate Smith - Whiskey On You
12. S10 - De Diepte

Jaurlaritza Logoa