En directo

Ioar Aizpurua

Bad Bunny marka guztiak hausten beste behin, 'Un Verano Sin Ti' disko berriarekin

Mundu zabaleko zenbait lurraldetako zerrendetan, lehen hamar postuen artean topa genitzake Bad Bunny rapeatzaile eta konpositorearen disko berriko lan ezberdinak. Horien artean da asteko 'Prest!' saioan entzun dugun, Bomba Estereorekin eginiko 'Ojitos Lindos' elkarlana.

Audio_placeholder

Bad Bunny marka guztiak hausten beste behin, 'Un Verano Sin Ti' disko berriarekin

Loading player...
Bad Bunny
Bad Bunny (Prest!)

Biharko egunean ospatuko da Eurovision jaialdiaren 2022ko edizioa Turinen (Italia), eta ziur gaude bertan entzuten ditugun lan ezberdinek, sona handia lortuko dutela datozen asteetan. 'Prest!' saioan, horiek eta gehiago entzungo ditugu. Bitxia bada ere, duela urte batzuk kaleraturiko lan ugarik, arrakasta galtzen ez dutela frogatu dugu oraingoan ere. Esaterako Harry Styles-ek 2017.urtean ezagutzera emandako Sign of the Times lana, bosgarren postura iritsita da Txekiar Errepublikan. Kungs eta Cookin' On 3 Burners-ek 2016ko udaberrian kaleraturiko This Girl kantua ere, goialdeko postu horietan dabil.

Hauek dira saioan entzun ditugun kantuak:

1. Sound Of Legend - Maniac
2. Banx & Ranx, Rêve - Headphones
3. Bad Bunny, Bomba Estéreo - Ojitos Lindos
4. Sophie and the Giants, Benny Benassi, Dardust, Astrality - Golden Nights
5. Harry Styles - Sign of the Times
6. Kungs, Cookin' On 3 Burners - This Girl (Kungs Vs. Cookin' On 3 Burners)
7. ClockClock - Sorry
8. Skakeitan - 112
9. TOMORROW X TOGETHER - Good Boy Gone Bad
10. Dermot Kennedy - Something to Someone
11. Lady Gaga - Hold My Hand