En directo

Bigarren Kafea

Ekaitz Goikoetxea: «Gero esango dudan hori ederra izango bada, isiltasuna behar dut derrigor»

Audio_placeholder

Ekaitz Goikoetxea: «Gero esango dudan hori ederra izango bada, isiltasuna behar dut derrigor»

Loading player...
Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena, ‘Balio erantzia’ bere lehen liburua aurkezten, Donostian.
Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena, ‘Balio erantzia’ bere lehen liburua aurkezten, Donostian. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Hizkuntzarekin jolasean oso eroso sentitzen da Ekaitz Goikoetxea. Bertsolaritzaren bidez egin ohi ditu hitzen malabarismoak, baina idatzizkoan ederki moldatzen da baita ere. Horren erakusle da 'Balio erantzia', plazaratu berri duen aforismo liburua.

«Luzean ez naiz eroso sentitzen, txikitatik ohitu naiz laburrera» esan digu. Bertsotan hazi izanak, hitzen aukeratan eskarmentu handia eman dio. «Hitzik egokiena aukeratu nahi eta behar hori ia jaiotzetik datorkit» aitortu digu. 

Horrela, laburrean, gai ugari landu ditu. «Gai unibertsalak daude oinarrian; bizitza eta heriotza, izatea, identitatea, maitasuna, hitza eta isiltasuna...». Baina gai horiek ertz zehatzagoak dituzte, «ni zeharkaten nautenak» esan digu. Irakurlea ez kezkatzeko, umorea ere badago liburuan. 

Hitzekin aritzen da, baina isiltasuna maite du Goikoetxeak. «Badirudi gizarte honetan isiluneek pentsamendu tristeak erakartzen dituztela, eta nere kasuan alderantziz da; gero esango dudan hori ederra izango bada, isiltasuna behar dut derrigorrean». 

Aforismo ugari bildu ditu, eta horietako batzuk irakurri dizkigu Bigarren Kafean.