En directo

Bigarren Kafea

Joli Pascualena: «Antzerkia deskubritu nuenean, bizitza aldatu zitzaidan»

Antzezle, musikari eta sortzailea da Joli Pascualena. Gitarra bati esker sartu zen arte eszenikoen munduan, eta orain buru-belarri dabil Demode Produkzioak proiektuarekin. 'Itsatsita, ezohiko musikala' estrenaitu berri dute. 

Audio_placeholder

Joli Pascualena: «Antzerkia deskubritu nuenean, bizitza aldatu zitzaidan»

Loading player...

Joli Pascualenak txikitatik izan du musika aldamenean, zehazki, gitarra bat oparitu ziotenetik. «Gitarra oparitu zidaten, eta bi akorderekin ondo moldatzen nintzen abestiak sortzeko» esan digu. Lagunekin gaztetxe bateko proiektu batean eman zuen izena, eta hango musika tresnekin jolasteko aukera izan zuten; «gitarrarekin hasi nintzen, baina abeslari gisa jarraitu nuen». 

Horrela, 1997an Nafarroako kantautoreen txapelketa irabazi zuen, eta musikatik hurbil ibili zen urtetan, gerora beragandik pixka bat aldendu bazen ere. Antzerkia beranduago iritsi zen, baina ordutik ezin izan du utzi. «Antzerkia deskubritu nuenean bizitza aldatu zitzaidan» aitortu digu. Ikasketak utzi zituen, eta antzerkigintzan sartu zen buru-belarri.

'Kutsidazu bidea, Ixabel - Musikala' lanarekin dabil azkenaldian, hain ondo ezagutzen dugun antzerkiaren egokitzapena. Istorioa aspalditik ezagutzen zuen Jolik; «euskaldun berria naiz, eta euskaltegian antzerkia eta filma askotan ikusi genituen» kontatu digu. Baina kontsumitzaile izatetik, sortzaile izatera igaro zen. «Txantxa moduan hasi zen, gehiegi pentsatu gabe sortu genuen musikala». 

Horrez gain, beste hainbat kiderekin batera, Demode Quartet taldearen sortzaileetako bat da, eta baita bertako ekoizpen zuzendaria ere. 2010ean sortu zuten euren lehen lana. Harrezkero, hainbat lan sortu dituzte: 'Todos los musicales o casi' edo 'Epa! Demode Quartet', besteak beste. «Gauza gehiago egin nahi genituen eta Demode Produkzioak sortu genuen». 'Itsatsita, ezohiko musikala' estreinatu berri dute. 

Gaur bere ahots eta konpainia izango ditugu gurean. Ongi etorri Bigarren Kafeko kafe hutsera Joli Pascualena Argüelles.