En directo

Naiz Irratia

«Eskola jazarpenean ikusle isilak aktibatu nahi ditugu»

2016. urtean KiVA programan sartu zen Ikastolen Elkartea. Finlandiako Hezkuntza ministerioak eskola-jazarpenaren aurka garatutako programa ezagutu eta formazioa jasotzeko bertara joan ziren ikastoletako hainbat langile, tartean, Andoaingo Aita Larramendiko Ane Jalon.

Audio_placeholder

«Eskola jazarpenean ikusle isilak aktibatu nahi ditugu»

Loading player...
KiVa Eguna Andoaingo Aita Larramendin.
KiVa Eguna Andoaingo Aita Larramendin.

Programa honen elementurik interesgarriena da «ez dela prebentziora mugatzen» eta kasu erreal bati aurre egiteko pautak ere ematen dituela. Andoaingo Aita Larramendi ikastolan KiVA programaren arduraduna den Ane Jalonek dio prebentzioa oso garrantzitsua dela baina jazarpen kasu bat gertatzen ari denean nola jokatu behar den zehaztea ere funtsezkoa dela.

KiVA programak ezarpen fase bat du eta lehenik irakasle guztiak formatzen dira. Lan hori eginda, Aita Larramendin bi astetik behin KiVA saioak egiten dituzte eta indar berezia jartzen dute jazarpen kasuetan dauden «rol ezberdinetan». Jalonek azaldu du «biktima eta jazarlea» daudela baina baita «ikasle isilak» ere esaterako. «Saio hauen bidez gure ikasleak ahaldundu nahi ditugu», ikusle izatetik aktibo eta «salbatzaile» izatera pasa daitezen.

Jalonek premisa bat du, «eskola jazarpena dago, existitzen da, toki guztietan». Hori argi izanda, eta batzutan detekzioa «zaila» denez, behaketak egiten dituzte eta familiei ere formakuntza eskeintzen diete.Jazarpen mota guztiak ikusten ditu Andoaingo ikastolako KiVA programaren arduradunak. Oso ohikoa da «zeharkako» jazarpena, norbait baztertzea edo norbatein inguruan zurruburruak zabaltzea adibidez. Ziberjazarpena ere badago, noski, «mundu fisikoan zeharkako jazarpena» dakarrena eta fisikoak ere existitzen jarraitzen du. «Biktimaren sufrimenduarekin amaitzea» da beti helburua.

Jaurlaritza Logoa