En directo
Caparrosoko makro-etxaldearen kalte ekologikoak salatu dituzten horiek, auzitegietara eraman ditu Valle de Odieta enpresak eta asteazken honetan (martxoak 30) kontziliazio saioa dute. Martxelo Diaz kazetariaren arabera, enpresak asmo jakin bat du: «enpresaren helburua da salaketak egiten dituztenak isilaraztea».
Caparroson 1500 behi dituen ustiategi erraldoiaren auzia ez da berria. «Salaketa ugari izan dira aspaditik» Diazek dionez. Arazo nagusia da, animalien pixa eta kaka lurrera pasatzen dela, jarraian lurpeko urak kutsatzeko. Diazen arabera Martzillan jada arazoak dituzte ur edangarriarekin kutsadura horren ondorioz. Gaia, lehen lerro informatiboan kokatzen ari da eta Diazek dionez «abeltzaintza eredua dago eztabaidan». Alde batetik, kutsakorra den eta ondorioz ingurumen zein pertsonentzako kaltegarria den eredu industriala. Bestetik, gertukoa eta jasangarria den eredua.