En directo

NAIZ Irratia

Bidesarien aurkako aldarria berretsi du Hiruk, «errepideak ondasun publikoa dira»

Beasain eta Bergara artean Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarri duen bidesari berriaren aurkako protesta deitu dute gaur Zumarragan. Peaje honen aurkako plataformak eta Hiru sindikatuak deitu dute. Garraiolariek kalte bikoitza jasaten dutela salatu dute.

Audio_placeholder

Bidesarien aurkako aldarria berretsi du Hiruk, «errepideak ondasun publikoa dira»

Loading player...
Deskargako bidesaria. (Andoni CANELLADA / FOKU)
Deskargako bidesaria. (Andoni CANELLADA / FOKU) (Andoni CANELLADA/FOKU)

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere eskumeneko errepidetan bidesariak jartzeko politikarekin jarraitzen du eta Beasain eta Bergara arteko bidea da azken kaltetua. Larunbat honetan protesta deitu dute Zumarraga eta Urretxu artean bidesari honen aurkako plataformak eta HIRU garraiolarien sindikatuak.

Ion Altuna HIRUko ordezkariak NAIZ Irratian berretsi du euren sindikatua peaje sistemaren aurka dagoela, «errepideak ondasun publikoa dira eta ondorioz denon artean ordaindu behar dira, zerga bidez». Foru Aldundiari dirua biltzeko bidesarien sistema erabiltzea egotzi dio eta salatu garraiolariek kaltetzen dituela politika honek, «maiz esaten dute zer garrantzitsua den garraiolarien lana, baina gero dena oztopoak dira».

Jaurlaritza Logoa