En directo

Bigarren Kafea

Ruper Ordorika: «Disko bat ez da une bat baizik»

Bi hilabete dira Ruper Ordorikak bere lan berria, 'Amour eta Toujours', kaleratu zuenetik.  «Bide luzea egin du, besteak bezala, nire burua kokatzea kostatu zait, ez naizelako malgutasunaren errege», aitortu du NAIZ Irratiko Bigarren Kafea saioan.

Audio_placeholder

Ruper Ordorika: «Disko bat ez da une bat baizik»

Loading player...

Azaroaren amaieran kaleratu zuen Ruper Ordorikak 'Amour eta Toujours' bere azken lana. ‘Santa Anara’ kantua izan genuen aurrerapen eta ‘Marieleko Bidetik’ bigarren kantua publikatzearekin aritu ginen harekin telefonoz. Diskoak ordu gutxi zituen eta lehen entzunaldi azkar batekin heldu genion Ordorikari. 

Azken hilabeteetan denbora izan dugu kubatar koloreen distiran murgiltzeko. «Bide luzea egin du, besteak bezala, nire burua kokatzea kostatu zait, ez naizelako malgutasunaren errege», aitortu digu Ordorikak. Diskoa osotasunean Kuban grabatzea zen helburua, baina osasun-egoeraren ondorioz, ezin izan zuten; Pablo Milanesen estudioa hartuta, bira antolatuta eta hegaldirako tiketak eskuan geratu ziren, 2020ko apirila baitzen. «Disko bat ez da une bat baizik» esan digu, eta beraz, gertatutakoak ez du triste jartzen. «Atzeratu behar izateak urak nire errekara gerturatu ditu», esan digu. 

Hala ere,  Euskal Herrian bertako musikariez inguratu da diskoa grabatzeko; Yaroldy Abreu perkusioan, Nando de la Casa teklatuetan, Eddy de Armas tronpetarekin, Lino Lores kontrabaxua, tres kubatarra eta gitarran, Dani Perez gitarrekin eta Kenny Wollesen bateria eta bibrafonoan. «Hasieran nire harrikada bat zela pentsatzen zuten, baina azkenean jende askok lagundu nau». 

Ruper Ordorikarekin egon gara Bigarren Kafean kubatar doinuez gozatzen.

Jaurlaritza Logoa