En directo

Eneko Alkorta

Reggae Fever x 80

Urteko lehen 'Reggae Fever' saiorako, musikan nobedade diren lanak bildu nahi izan ditugu, eta nagusiki, Euskal Herritik iritsi zaizkigu 60 minutuko sesio iraunkorra biribildu ahal izateko.

Audio_placeholder

Reggae Fever x 80

Loading player...
Trikomaren disko berriaren azala eta kontrazala
Trikomaren disko berriaren azala eta kontrazala (Reggae Fever)

Urte berriarekin batera, 'Reggae Fever' saioaren atal berri bat izan dugu ostegun honetan. Oraingo honetarako, nobedade ugari eta estilo ezberdinetakoak bildu nahi izan ditugu gurean, gainera Euskal Herritik etorri zaizkigu gehienak. Saioari hasiera emateko, Trikomak 'Pantx Records'ekin batera atera duen single berria entzuteko tarte hartu dugu.

Ondoren Skabideanen lan berriaren aurrerapen kantuaz ere gozatu dugu, baina ez dugu alde batera utzi nahi izan, Broken Brothers Brass Bandekoek, kanpaikaden aurretik argitaratutako lan berria. Hori guztia gutxi izango balitz, Liquidatorren azken argitalpena entzutera jo dugu, Smoke & Mirrors Sound System-en zazpigarrena. Reggae Sukarra ona da!

Jaurlaritza Logoa