En directo

Eneko Alkorta

Reggae Fever | Reggaean Jarrai

Duela bi urte baino gehiago abiatu zen proiektuak, argia ikusi du eta esku-artean jasotzeko moduan gara dagoeneko. Ando Azkaraik, 'Reggaean Jarrai' LPa aurkeztu digu aste honetako saioan, Euskal Herri osoko 250 pertsona baino gehiagoren auzolana!

Audio_placeholder

Reggae Fever | Reggaean Jarrai

Loading player...
Reggaean Jarrai
Reggaean Jarrai

Kolektibo ugarik eta Euskal Herriko hamalau taldek hartu dute parte 'Reggaean Jarrai' izeneko disko honetan. Euskal folklorearen klasikoen bertsioak bildu nahi izan dituzte, eta mila kopia baino gehiago editatu badira ere, soilik binilo formatuan eskura daiteke oraingoz. Berezia da ere, diskoarekin batera datorren egunkari formatuko fanzine bat. Bertan, Euskal Herriko reggae mugimenduaren nahiz parte hartu duten musika talde eta kolektiboen inguruko informazioa eskuratu ahal izango dugu. Ostegun honetako 'Reggae Fever' saioan, Ando Azkarai izan dugu bisitan LParen inguruko xehetasun gehiago kontatuz, aurkezpen bat egin ahal izateko.

Jaurlaritza Logoa