En directo

Bigarren Kafea

Uxue Apaolaza: «Ez gara biktima inozoak, biktima azkarrak gara»

Uxue Apaolaza Larreak azken hamar urteetan idatzitako bederatzi ipuin jasotzen dituen liburua argitaratu du: 'Bihurguneko nasa'.  Lur da protagonistaren izena, eta idazlearen ahotsa ere baduela aitortu digu Apaolazak.

Audio_placeholder

Uxue Apaolaza: «Ez gara biktima inozoak, biktima azkarrak gara»

Loading player...
Uxue Apaolazak ‘Bihurguneko nasa’ ipuin liburua aurkeztu du.
Uxue Apaolazak ‘Bihurguneko nasa’ ipuin liburua aurkeztu du.

'Bihurguneko nasa' du izena Uxue Apaolazaren azken liburuak, 9 ipuin biltzen dira bertan. Ipuinetan aurkitzen ditugun pasarteek hausnarketarako, autokritikarako eta identifikatzeko bidea irekitzen digute, baina Apaolazak ez du inor epaitu nahi, «ez dira errietak, diskurso handi asko dauzkagu, baina horiek haragitzen dira banaka, pertsona oso ahuletan».

Lurren bizipenen bidez ikasi eta hausnartu dezakegu. Kontraesanekin, araua ez jarraitzeak eragiten duen barregarri geratzearen sentsazioarekin eta beste hainbat gaiekin topatuko da irakurlea bederatzi pasarte hauetan, baina Apaolazak argi dauka «barregarri geratzea aldarrikatu egin behar dugu». Gai sakonagoak ere landu ditu, hala nola arrazakeria, klase-banaketa edo sexu-jazarpena, «ez gara biktima inozoak, biktima azkarrak gara». 

 

Jaurlaritza Logoa