En directo

Bigarren Kafea

Mikel Izurieta [Bask Brand]: «Ahalik eta gehien iraungo duen arropa egin nahi dugu»

Audio_placeholder

Mikel Izurieta [Bask Brand]: «Ahalik eta gehien iraungo duen arropa egin nahi dugu»

Loading player...
Bask Brand / Facebook.
Bask Brand / Facebook.

«Jantzi sinple batzuetatik baino askoz haratago» doa Bask Branden eginkizuna. Moda jasangarria egitea da beraien helburua eta horregatik sortu zuten kooperatiba hau Jon Kareaga, Maddi Berciano eta Mikel Izurietak. Ehungintzaren industriak sortzen dituen kalte guztiak azaldu eta moda jasangarria posible dela erakusten dute, gardentasuna eta komunikazioa baliatuz eta babestuz.

Mikel Izurieta Galarragak eta ardura eta jasangarritasunaren etika arropa ekoizpenera nola eraman dituzten kontatu digu. «Aurrean daukagun etsaia oso handia da» onartu du, baina aldaketaren bidean jarraitzen dute eta ingurumenaren eta pertsonen ongizatea da beraien lehentasuna.

Gaur egungo kontsumo kultura bortitza dela badakite, eta moda jasangarria salerosketa batetik haratago doala defendatzen dute, «ezin da inor kriminalizatu fast fashion kontsumitzeagatik», informazioa helaraztea eta kontzientziazioa dira Bask Branden helburuak.

Mikelek hau dena eta askoz gehiago kontatu digu gaurkoan Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa